L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 6. alea (1998- apirila) —<vlad0608>




 

 

—Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa—

 

Vladimir Maiakovski

 

Vladimir Maiakovski

 

1893an Bagdadin, Georgian, jaiotako poeta eta iraultzailea. 1971ko urriko iraultzan estatuarentzat lan egin zuen iraultzarentzat esapideak sortuz. Handik aurrerako bere olerkigintza iraultzaren aldeko kantua izan zen denboraldi luze batez. Higikunde futuristako egile garrantzitsuenetakoa ere izan zen. Bizitzako azken urteetako lanetan, berriz, sobietar erregimen berriaren satira egin zuen. 1930ean, tiro batez, egin zuen bere buruaz beste, Moskun.

 

Nik,

egungo gizakiek iraindua

ipuin luze

eta gordin bat bezala,

ikusten dut denboraren mendien gainetik datorrena

eta inork ikusten ez duena.

 

Gizakien behako laburregia iristen ez den hartan,

samalda gosetuen gidari,

iraultzaren arantzek koroatua,

badator

mila bederatziehun eta hamazazpigarren urtea.

 

Eta ni haren profeta naiz zuen artean

oinazea dagoen lekuan nago,

malko uhin tanta bakoitzean

gurutzefikatu naiz.

Ezin da jadanik ezer barkatu.

Kauterizatu ditut samurtasuna hazitzen zuten arimak.

Eta gogorragoa da

milaka mila Bastille hartzea baino!

 

Eta bere etorrera gaztigatzen duelarik

matxinaden  zalapartan,

salbatzailearen aitzinera joanen zarete,

eta zuentzat, nik

arima erauziko dut

oinkatu eginen dut handiago egiteko,

eta, odoletan, banderatzat emanen dizuet.

 

Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

—Maiakovski, Vladimir: Poemak. Koldo Izagirre euskaratzaile. Susa 1993.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.