Maiatzaren lehena. Hertzainak eta Zaramaren abesti zaharrak gogoan. Langile kaleratua, patroia sokara, edota eutsi gogor euskalduna zioten haiek, esaterako. Buzo, kasko, musuzapiak aurpegian, sua eta kea Deustuko zubian, tuerkak gomazko piloten kontra... hamaika urte eta gero, berriz, langileak lehen baino puteatuagoak. Baina, lasai, Euskal Herria ere ondo doa. Badakizu, etorri zaitez eta konta ezazu.
Bitartean, gu, langabezian. Hori da egungo langilegoaren ezaugarri nagusienetakoa: ez duela lanik. Lana dutenen artean, berriz, langilegoa ere bloke ezberdinetan bereiz genezake: korbatadunak, buzodunak, kontratudunak, kontraturik gabekoak, aldi baterakoak, lan orduak baino aparteko ordu gehiago sartzen dituztenak eta abar. Uda iristen denean Zarautza hurbildu besterik ez dago. Badakizu, malekoia, hondartza, itsasoa, mendia, loreak eta mua, mua, zein politta, zein politta, ooohh, ene Zarautz maite.
Eskerrak udako postaletan agertzen dena baino askoz gehiago den herri puta honetan, oraindik behintzat Vladimir gorri lehertzen dela hilero.
|