L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 8. alea (1998-ekaina) —<vlad0808>




 

 

—Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa—

 

Federico Garcia Lorca

 

Federico Garcia Lorca

 

1898an jaio zen Fuente Vaqueros-en. Granada eta Madrilgo unibertsitateetan ikasi zuen eta azken honetan bere garaiko hainbat idazleren lagun egin zen. Bere lehen lanek ez zuten arrakasta handirik izan. Homosexuala, gorria eta zeharo ezkertiarra izaki, frankistek fusilatu zuten errepublikarra izatearen aitzakipean Espainiako Gerra lehertu orduko, 1936an. Gaur egun, bere bizitza eta obra neutralizatu nahian dabiltza Espainian, Lorca poeta zintzo eta itsu gisa hartuz, bigarren aldiz fusilatu nahi izan dute poeta andaluziarra, bere ideiak eta heriotza isilduz. Romancero gitano eta Poeta en Nueva York dira bere lanik ezagunenak

 

Beste erdia ukatzen duen

jende guztia salatzen dut nik,

ahaztutzen diren animalien

bihotzek taupatzen duten lekuan

eta taladruen azken festan

guztiok eroriko garen lekuan

zementuzko mendiak jasotzen dituen

irtenbiderik gabeko erdi hori guztia.

Aurpegian ttu egiten dizuet.

Eta beste erdiak entzuten nau

Irentsiz, kantari, bere gardentasunean hegaka,

intsektuen antenak herdoiltzen diren

zuloetara makil ahulak daramatzaten

haurrak bezala.

Ez da infernua, kalea da.

Ez da heriotza, frutadenda da.

Herdoila, zimaurra, lur beldurtua.

Bulegoen zenbakietan igeri dagizun lurra.

Zer egingo dut? Paisaiak txukundu?

Bulego huts hauen konjuroa salatzen dut.

Agoniarik ikusten ez duten

eta oihanetako programak ezabatzen dituzten

bulegoak...

 

Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

—Sorel, Andres: Yo, García Lorca.. Txalaparta, 1998 (espainolez).

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.