zure lepoan bildutako zapia da palestina
eta horregatik harrikatzen dizkizut ezpainak
euripean idazten ditudan poemekin
malkoek ere erreka gorrietan nabigatzen dute
gasolinaren odola faro bakar duten begietan
behar zaitudanean idazten dut
hartara koloretako beleekin hegalda zaitzaket
gure intifadek sutzen dituzten basamortu zurietan
zure begiak ilargiak gauean sortutako balak dira
harria eskuan duen haurra naiz herri zaurituan
eta nire bihotzean bildutako zapia da zure izena
|