Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa
Pablo Neruda
Pablo Neruda
Pablo Neruda, jaiotza-izenez Neftali Ricardo Reyes, Parralen jaio zen, Txile hegoaldean, 1904ko uztailaren 12an. Oso gaztea zela agertu zuen literaturarekiko zaletasuna eta hamahiru urte zituela argitaratu zuen lehen artikulua. 1927an Txileko enbaxadore izendatu zuten. Espainiako gerran errepublikarren aldeko sutsua izan zen. Hurrengo urteetan, berriz, Alderdi Komunistako kide egin zen eta ordudanik, mundu mailan, alderdiaren poeta handienetakoa izan zen. 1971an Literatur Nobel Saria eman zioten. Hil, militarren altxamendua eta hamabi egunera hil zen 1973an. Txilek, hamabi egun haietan Salvador Allende, Victor Jara, Pablo Neruda eta askatasuna galdu zituen.
"Nire memorietarako, lerro azkar hauek Allende presidentea nire adiskide handia heriotzara eraman zuten gertaera kalifikaezinetatik hiru egunetara bakarrik idazten ditut. Bere hilketa isiltasunean gorde zen; sekretupean izan zen lurperatua; bere alargunari bakarrik utzi zitzaion hilotz hilezin hura laguntzea. Erasotzailearen bertsioa haren gorputza hilotz topatu zutela da, bere buruaz beste egin izanaren ageriko arrastoekin. Atzerrian argitaratu izan den bertsioa ezberdina da. Airezko bonbaketaren ondoren tankeek ekin zioten ekintzari, tanke askok, gizon bakar baten aurka borroka egitera: Txileko Errepublikako presidentea, Salvador Allende, bere gabinetean haien zain zegoena, bere bihotz handia bakarrik zuela lagun, ketan eta sugarretan bildua".
Liburutegietako arratoi zaharrentzat:
Poesiaren enbaxadorea, in Euskaldunon Egunkaria 1998-IX-26 (46-47)
Gainontzean, liburutegi eta liburudenda gehienetan arazorik gabe aurki daitezke Nerudaren lanak. Bertaratu eta lapurtu besterik ez dituzue.