Joseba Sarrionandia, lehen musikak eraman zuen eta orain musikak dakarkigu, berriro bafleetara. Lehen, bere hitzetan irakurri genuen eta, orain, bere hitzetan entzun dugu: "Mundua zabala eta arrotza da!" Egia da, mundua zabala eta arrotza da. Horregatik ikasi genuen Vladimir maitatzen, munduan barrena ezagututako portuen eta iraultzen berri ematen zigun ontzi errusiarraren kapitaina. Elkartasunarekin, albiste zuzenekin, mundua estuagoa eta ezagunagoa bihurtzen zigulako.
Eta horregatik maite ditugu herri zapalduen elkartasuna hedatzera lau puntu kardinaletarantz abiatzen diren marinel guztiak. Ez zuten Vladimir hiltzea lortu, lehenago Vladimir bana sortu zelako gutako bakoitzaren bihotzetan. Orain, mendebalderuntz abiatu zen Iñigo Egiluz tirokatu digute Kolonbian. Bere bihotza gelditu dute, bere ahoa isildu dute, biana ez dute hil. Iñigo Egiluz bna loratu dute Vladimir guztion bihotzetan, inperialismo zapaltzaileak irauten duen bitartean taupaka jarraituko duena. Etenik gbe, ezkerrean, gorri. Eta bizirik.
|