Nekez dira pausatzen kaioak lubakietan
baina pausatzen dira
gure tiro hotsak nostalgia bihurtzen diren
finean
oroimenak ditu hegalez pausatzen
ta pausatuz gero gerla galdu dugu
kaioek fusilen intimitatea urratu zuten
arranoen hezurregaz
osatu zituzten baionetekin
derrotatu gintuzten Gernika bonbakatzean
eta derrotatuaren izena daramagu
ordudanik bihotzetan setiaturik
|