L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 13. alea (1999ko abendua) —<vlad1313>




 

 

—Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa—

 

Hori

 

Mario Benedetti

 

Mario Benedetti: Idazle uruguiarra (Paso de los Toros, 1920). Uruguayko Marcha astekariko erredaktore izan zen 1945-60 bitartean eta hiru aldiz zuzendari. Bere borrokak eta gizarteko arazoetarako zuen kezkak Kubara atzerriratzera behartu zuen (1968-71). Idatzi dituen lanen artean aurki ditzakegu besteak beste: Gaur goizean, Gutako Nor eta Tregua nobelei dagokienean eta Bulegoko Poemak, Inbentarioa 70, eta Erbesteko haizea, poema lanei dagokienean

 

Astean hiru bider egiten zioten galdeketa presoari "hori nork irakatsia ote zuen" jakiteko asmoz. Presoak isiltasun duin btez erantzun zuen eta, orduan, zegokion tenienteak pikan hurbiltzen zion barrabiletara.

        Egun batean presoak honakoa erantzuteko inspirazioa izan zuen: "Marxek. Bai, orain gogoratzen nai, Marx izan zen." Tenienteak, harriturik baina arretaz, "Ondo da. Eta Marx horri, nork irakatsi zion?" galdetzen asmatu zuen. Presoak, ordurako kontzesioak egiteko zabal, honakoa gehitu zuen: "Ez nago ziur, baina uste dut Hegel izan zela".

        Tenienteak, harro, irribarre egin eta presoak, lanbide-deformazioz agian, honakoa pentsatu zuen: "Ez al zen xaharra Alemaniatik mugituko!"

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.