L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Xaguxarra aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Xaguxarra-1 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Cesare Pavese (1908/1950)

 

euskaratzailea:
Txema Larrea

 

        Piamonteko herri ttipi batetan jaioa, San Stefano Belbo, Turinen bizi izan zen aunitz urtez. Saio egile eta itzulari (H. Melville, W. Faulkner, Sinclair Lewis besteren artean), "La Cultura" izeneko kazeta antifaxistan parte hartu zuen 1933.ean. Handik bi urtera preso atxilotuko dute beste intelektual turindarrekin —hauen artean Giulio Einauldi, Paveseren obraren argitaratzaile—. Hiru urtez Brancaleone herrixkan bizitzera kondenatua, "Lavorare Stance" publikatzen du 1936.ean.

        Amodio arrengurak, fede eta erlijios arazoak eta bere burua hiltzeko grinak, suertatuko dira bere bizitza osoaz gaindi. Bakardade zale, halako malenkonia batetan murgildua, bere burua hilen du 1950.eko agorrilan Turingo hirian. Gaztelaniaz bere idazlan poetikoa "Corregidor" izeneko hegoamerikar ediziotan plazaratu zen, eta antologia bat (aurten ber publikatua), Jose Agustin Goytisolok apailatu zuen Plaza-Janes argitaletxerako, 1971.eko maiatzean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.