Semplicita
Cesare Pavese
Gizon bakartiak gartzelan egon dela
ogi apur bat ausikitzen duen bakoitzean
gartzelara egiten du itzulia.
Gartzelan, humuaz gain aldegiten duten
erbiez, egiten zuen amets. Neguko lanhoan
murru eta karriken artean bizi da gizona, ur hotza
edaten eta ogi apurra ausikiaz.
Hartaz gero, norberak uste du birjaio dela bizia,
bareaz arnasa, heldu dela negua,
eta sutea, beheitia eta afariak,
arno usainaz hostatu epelean. Batek sinesten du,
barruan badago, batek sinesten du. Bainan irten bada gau batez,
eta erbiak atxilotu badituzte, eta berotan jaten
besteek, alegera. Behatu behar zaie kristalen
gibeletik.
Gizon bakartia benetan jelatzen denean
godaletkada bat edateko ausartu da sartzen
eta bere arnoari so dago:
kearen kolorea, zapote aztuna.
Ogi apurra ausikitzen du, gartzelan erbi zaporea zuena,
bainan orain ez du zaporerik, ez ogiarena ez ja ere.
Eta arnoa baita
lanho zapote besterik ez du.
Gizon bakartia soto haiez oroitzen da, kontent
goldatuak direlarik jakitun. Hutsik den aretoan,
gorki apal, saiatzen da kantatzeko. Ikusten du, berriro,
barraderaren luzeran, agorrilan ferde izan zen
lahar biluzien ile-xerloa. Ziztukatzen dio
zakurtsari.
Eta erbia agertzen da, eta ez dita hotz jadanik.
(1935)
|