| 
 
 
 
 
Verra la morte e avra i tuoi occhi
 
 
 
Cesare Pavese
 
 
 
Heriotzea jinen da eta zure begiak idukiko 
 
damu zahar edo 
 
akats absurdu bezala, logabe eta gor, 
 
goizaldetik arrats artio 
 
laguntzen gaituen heriotze hunek. Eta zure begiak 
 
alfer hitza izanen, oihu isila, isilgune 
 
Hola dituzu ikusten goizero 
 
makurtzen zarenean, bakarrik, 
 
miraila aintzinean. Oi esperantza maitea 
 
bizitza eta ezereza zarela 
 
jakinen dugu, ere, egun hartan. 
 
Ororentzat du begirada heriotzeak 
 
Heriotzea jinen da eta zure begiak idukiko 
 
Akats bat uztea bezala izango, 
 
mirailean ikustea 
 
begitarte hilotza azaltzen, 
 
ezpain hetxia aditzea bezala izango. 
 
Muturik jaitsiko gara amildegira.
 
 
 
Torino. 1950/III/22
 
 
 
              
             |