|  
              
               
 
 
Usualia
 
 
 
Stanley
 
 
 
Usualia noizbait esistitu bide zen. 
 
Usualiaz hitzegiteko zaharrenek 
 
begiak ixten dituzte 
 
Usualiaz entzuteko gazteenek 
 
begiak parez pare 
 
irekitzen dituzte. 
 
Usualian 
 
txoriak iratzartzea debekaturik zegoen 
 
usualieraz zerbait idazte hutsa 
 
poema bat zen berez. 
 
Usualian zoriontsuak zirela zioten 
 
eta egun bat jartzen zuten urtean 
 
negar egiteko. 
 
Usualian udaberria dekretuz hasten zen 
 
Usualian amodioa librea zen 
 
hain librea 
 
non ez baitzekiten 
 
nora egin zien 
 
ihes. 
 
 
 
              
              |