| 
 
 
Limoizko aspirinak
 
 
 
Harkaitz Cano
 
 
 
Aizu baina zakurrek 
 
eduki al dezakete ba parkinsona? 
 
Birus bat belarritik sartzen zaigun unea 
 
atzemango bagenu bezala 
 
hotzikara bat bezala izan zen 
 
animalia hura han ikustea 
 
atzeko hankak dardarka zituela. 
 
Canis canere eta beldurra erne bapatean 
 
zalantza gure buruan ziminotik ez baina 
 
zakurretik ez ote datorren giza espeziea. 
 
Autobuseko kristalean esku bat pausatu zen 
 
hotzikara bat bezala publizitateko petalo bat bezala 
 
ezpain batzu ere bai kristalean 
 
lurruna zen agur samur bat 
 
beraz oraindik geratzen da maitasunik 
 
pentsatu zenuen 
 
harritzekoa 
 
usoen mokoekin esprimituriko limoiazala den 
 
hiri honetan 
 
maitasunik geratzea hontaz gero. 
 
 
 
Aizu baina ziur 
 
ez dela kontajiosoa orduan? 
 
Parkinsona ez. 
 
Ez dago kuidadorik. 
 
Bakartiaren soinekoak zimurtuta daude armarioan. 
 
Frenadol Couldina Termalgin Nolotil 
 
eta nire gustokoena 
 
Bisolvon Compositum, 0,7 
 
kodeina. 
 
Erreparatu diezu hiriko eraikuntzei gauez inoiz? 
 
komuneko apalean lerraturiko 
 
botikak dirudite. 
 
 
 
Ez dago kuidadorik. 
 
Beste gauza batzu akaso 
 
baina parkinsona ez, parkinsona ez da kutsakorra. 
 
 
 
              
             |