Poema hidraulikoa
(Azaro euritsu batean, Bilbon)
Stanley
Euriak tap tap tapatzen du
asfalto hotza
eta Marlboro pakete bat
kapitain gabeko untzi bat bezala amiltzen da
estoldetara.
Agure hori bizitzaren karpeta
ixten.
kaioen komandoa hiriko farolak
pizten.
Tigre bat marra gabe
zeru terminal baten iluntzean
umeak botoi nuklearrarekin
jolasean.
Euriak tap tap tapatzen du
asfalto hotza
telefono kabinetan
ahotsak usteldu egiten dira zenbaki
hura gogoratu
ezinik.
|