Errealitatearen desprestijioa
Okendo
Hurbil ditugu jada
kritikoen moldeak.
Kaletik zindoazela
goitik beherako irakurketa
egin zizuten haiek,
gogoratzen?
Ezkizofrenia
kolektiboan bizi garela,
obligazioak
gure buruak
defenditzeko daudela,
sekulako nazka diezuela...
egunero geure
buruaren jabe
izan arazten
gaituzte.
Errealitateak iraunen du,
berriro ere bazter jo dezagun,
itaia eskuan dudala
izutuko dut errealitatea.
|