L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<zint0400>— Zintzhilik. 3 (1988-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

zintzHIlik HI

 

Xalbador

 

        XALBADORRI ERE ONGI SUFRIARAZI ZION GURE HIZKUNTZAREN EGOERAK; BAITA ERE SALATU MINTZAIRA UZTEN DUTEN ANAIAK:

 

                Badakit askoz ere nukela hobea

                nehoiz ez agertu ene dolorea;

                odolaren mintzoa eduki gordea

                nahiko nuke, bainan ezin dut ordea.

 

                Hil hobi huntan noizbait norbait balabila,

                zure izaitearen herrestoen bila,

                lurpetik entzunen du deihadar bipila:

                hemen dago ama bat bere haurrek hila!

 

        BERTSOGINTZAREN TRESNA NAGUSIA HIZKUNTZA ZUENEZ EZ DA BATERE HARRITZEKOA BERE HIZKUNTZAGANAKO MAITASUNA:

 

                Anai-arrebak, entzun ene aho-hotsa:

                izaite bat ez daike hezur hutsez osa;

                herria da gorputza, hizkuntza bihotza;

                bertxetik berextean bitarik bakotxa,

                izaite horrendako segurra hil hotza.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.