Kresalezko itxaropenak
Miren
Goragalea zetorkion bere bizitza zentzugabeaz pentsatzen zuen bakoitzean. Azken sei hilabete hauetan, norabiderik gabeko itsasontzi galdua zirudien. Bizimodu automatiko hark ez zuen inongo helbururik eta zentzurik aurkitzen, bizitzeko zituen arrazoirik nagusienak bapatean bortizki lapurtu zizkiotenetik. Bizi, bere gorputz mehe eta lirain hura bizi zen. Arima berriz, Koldorenarekin batera zegoela esan zitekeen. Bai; hain maite zuen Koldo tiroz hil zituen egunetik, Olatzen egunsentiek esanahia zeharo galdu zuten. Nahiz eta goizero Jainkoak lehen bezalaxe eguna zabaltzen zuen, Olatzek jadanik ez zuen eskerrik nabaritzen bere barrenean. Gaua iritsitakoan aldiz, ez zien izarrei inolako desiorik eskatzen, ez bait ziren Koldo berpizteko gai izango. Koldori inolako eskubiderik gabe begiak itxi zizkioten egunean, Olatzen bizitzeko gogo sutsu haiek behar beharrezko zuten erregaia amaitu eta desagertu zen mundu hontatik. Egun madarikatu hartatik aurrerantzean, erdi eihartutako landare baten moduan bizi zen Olatz.
Zuela sei hilabete juxtu hil zuten Koldo. Burua Koldoren oroimenez taupaka zeukalarik, Olatz ohe gainean etzanda zegoen argazki bat bihotzaren ondoan estutuaz; Koldo zenaren argazkia. Mutil alaia zen Koldo, biziguraz gainezka egiten zuela zirudien. Inguruan zituen lagunek bizitzari aurkitzen zizkieten aldrebeskeri eta arazo guztiak ikuspegirik baikorrenarekin suntsitzeko gai zen edozein solasalditan. Beti, aurrera egin behar zela zeritzon, ekaitzak nahitaez barealdia ekartzen omen du geroxeago eta.
Mementu haietan, Olatzen begiak lausotuak zeuden; noiz behinka malkoren batek iges egin eta masailan behera irristatzen zen emeki. Dena den, hasera bateko uholdeak baretu eta udaran bezalaxe malkoen hibaia agortuaz zihoala zirudien. Bapatean, bi pentsamenduk indarrean jo zuten bere burmuina bihotzak bira bortitz bat ematen ziolarik. Alde batetik, Koldoren baikortasuna eta bizi-filosofia irudikatu zituen, segidan berak zeraman bizimodu zentzugabe eta inongo etekinik gabea bururatu zitzaiolarik. Nahiko ote zukeen Koldok bere andregai maitea hala ikusi inoiz? Mementu batez berpiztu eta hitzegin ezkero zein aholku emango ote ziokeen? Ez zen zaila itaun hauen erantzun zuzena egokitzea, Koldo ezagututa gero.
Olatzek, bere barrena usteltzen ari zela nabaritu eta nazka sentitu zuen; gaisotzen ari zen piskanaka. Arrak sagarra jan ohi duen legez, bakardadea eta tristura poliki poliki bere bihotz biguña ezereztuz zihoazen. Bihotza pozointzen ari zitzaion eta hil zorian zeukan. Bapatean, izerdi hotz batek gainditu zuen larriki bere gorputz osoa. Lehenbaitlehen, sendabide on bat aurkitu beharrean zegoen, gaisotasun mingots eta triste harek behin betirako bere izate osoa hilobi beltzera eramango ez bazuen.
Noizbait bertsotan entzundako puntu bat bururatu zitzaion: "Orain isuritako malkoak izan ditezela gerorako esperantza". Poesi edo bertsoren batzuk idazteko premiazko gogo sutsu batek gainditu zuen Olatz. Bai; horixe egingo zuen! Zerbait idatzi eta itsasora jaurtikiko zuen boteilatxo batetan sarturik. Agian, norbaitek haintzakotzat hartu eta erantzunaz, bere bakardade izoztu hura borrokatzen lagunduko zion.
Paper zuri bat hartu orduko, bolaluma izugarrizko erreztasunarekin paperean txirristatzen hasi zen. Sekulako etorria zeukan Olatzek mementu haietan, inoiz ez bezalakoa.
Hil edo bizikoak iruditu zitzaizkion idatzitako lerro haiek, bertan isladatu bait zituen azken sei hilabete haietako negar garratzak. Tristuraren zulo beltzetik nolabait ateratzen lagunduko zion benetazko norbait eskatzen zuen larriki, nahiz eta ez zuen sekulan ahaztuko beti bere bihotzeko izango zuen Koldo. Oso zaila bazen ere, gertatutakoa onartu eta bizitzari beste ikuspegi batetik so egin behar zion, bainan horretarako benetako lagun baten behar gorria zuen alboan.
la desertikoren batetan dagoen naufrago bakarti batek erreskate eske idatzitako eskutitza izan balitz.
Hala izan ezkero, biok joango ginean, ez duk hala? Hauek bihotzeko txorakeri xinpleak besterik ez dituk! Barregurea ematen zidatek.
Olatzek itotzen ari zela nabaritzen zuen. Zihurrenik ez zuen mundura etortzerik lortuko; bere begi larri haiek ez zuten bizi berriaren argirik ikusiko. Hondarretan belaunikatu eta begi lausotuak itsasoaren hodeiertzean finkaturik oihu egin zuen:
EEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEZZZZ!!!!!!!!!!
|