L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 3 (1988-udaberria) —<zint0415>




 

 

Kike Amonarriz

 

New York hiriko kaleetan ezagutu zintugun gau batez. Botilari helduta, Danny Amatullo hartu bait zuten zure ordez, edariaren trukez zeure barneko egiak kontatuko zenizkola. Ezin zintugun egoera honetan utzi eta laguntza eskatu genion New York ezagutzera gonbidatu gintuen lagun xelebre hari. —Ezin diat —Woody beti Woody—, gaueko laurak hamabi dira, psikoanalisaten ordua—, eta laisterka bizian abaitu zen hamasei kale haruntzago pasaatu zen neskaren atzetik.

        Jakintsuak diotenez norberaren barnean dago bere edertasun gorenaz; begira bestela zer ateratzen dugun kanpora: kaka, mokoak, txisa..., zer geldituko ote da barru barruan? Hona hemen zure azken hitzak, bost minutuz ezagutu zintugun gure adizkide.

 

 

 

Amari galdezka

 

— Ama, egia al da Jainkoak ematen digula eguneroko ogia?

        — Bai,        alabatxo!

        — Eta egia al da zikoinak ekartzen dituela haurrak?

        — Bai,        alabatxo.

        — Eta Erregeek ekartzen dizkigutela erregaloak?

        — Bai,        alabatxo, bai...

        — Orduan, zertarako balio du aitak?

 

 

 

Baserriko oilaskoa

 

Sartzen da gizon lodikote bat jatetxe batetara eta jan behar zituen platerak eskatzen ari dela esaten dio kamareroari:

        — Nik baserriko oilaskoa nahi diat. Bainan baserrikoa! eh, baserrikoa!

        — Lasai gizona, hemen beti baserriko oilaskoa ibiltzen dugu.

        Handik hamar bat minututara ekartzen dio oilaskoa kamareroak, jartzen dio mahaiean eta bezeroak sartzen dizkio bi behatzak oilaskoari ipurditik, eta gero usaitu egiten ditu:

        — Baina zer arraio da hau!? Hau baserriko oilaskoa? Zein gezurti  klase bildu zarete jatetxe honetan! Nik baserriko oilaskoa eskatu dut eta hau Irungo Monteronekoa da! Ez dadila errepikatu!

        Kamareroa, oilaskoa hartu eta atzera berriro sukaldean sartzen da buru makur. Handik ordu laurden batetara berriro itzultzen da beste oilasko batekin. Uzten dio mahaiean bezeroari eta berriro "operazio" berari ekiten dio: elkartzen ditu erdiko bi behatzak, sartzen dizkio oilaskoari ipurtzulotik, atera eta usaitu egiten ditu:

        — Bainan berriro horrela al gara! Zuk zer uste duzu? Ni txoroa naizela edo! Hau ez da baserriko oilaskoa, hau Oikiakoa da... Hau onartezina da! Ni banoa hemendik!

        Altxatzerakoan, aldamenean afaltzen ari zen mozkor bat hurbiltzen zaio eta esaten dio:

        — Aizag!! Sartuko al dizgiag behatzag ipurditig! Non bizi nazen ahaztu egin zaidag eta!!

 

 

 

Adinaren gorabeherak

 

Negurako elastiko berria erosten ari nintzela beste bezero bat sartu zen gure jantzidenda honetan. Hasi zen hura ere erropa probatzen eta dendariarekin kontu-kontari ari zela, galdetzen dio:

        — Bainan jantzi hauek nire adinerako egokiak direnik uste al duzu?

        — Bai, noski, zu gaztea zara oraindik.

        — Gaztea? Zenbat urte naizela uste duzu ba?

        — Zu? 29 bat.

        — 29? Oso eskuzabala zara!

        — Beno, gure etxeko bezeroei % 40 ko beherapena egiteko ohitura izaten dugu eta...

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.