Zapaldutako irudimena
Tati
Zergatik, gaur egun,
irudimenarentzako lekurik
ez dago?
Zergatik dena guztiz
bideratua ematen zaigu?
Zergatik irudimena,
gure buruetan aske egoteko,
borrokatu behar du?
Zergatik, esaten zaigu
publizitate, gizarte eta bizieraren
bidez, nola, noiz eta
norekin egin behar ditugun
gauzak?
Zergatik, gizarte maltzur
eta azeri honen azpijokoak
antzemateko ez gara gai?
Zergatik gizarte honen
eskeintza "gehienak" bi ahoetako
sastagaiak dira?
|