L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 5 (1990-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Gizonezko pisontzi maitea

 

Garbitzaileak

 

Aspertua nago zuen putzu usainduak garbitzeaz, eta putzu gehiago ez egoteko aholkuak jartzea pentsatu dut zuk kontutan hartuko dituzula esperoz:

 

        1.— Praketa ireki baino lehen begira ezazu ea tapa altxatuta dagoen.

        2.— Txisa egiterakoan konproba ezazu zure mangeratxoa ondo dabilen.

        3.— Badakit txisa egitea gozagarria dela, baina txisa egitean ez itzazu begiak itxi.

        4.— Zure txisa-errekaren presioa txikiagotzen denean errepara ezazu norabide aldaketa.

        5.— Kontuz idili azkeneko tanta ateratzeko txilibitoa astintzerakoan.

        6.— Bukatutakoan begira ezazu putzurik utzi duzun.

        7.— Putzutxo bat ikusi bezain laster lehortu ezazu paperarekin.

        8.— Guzti hau egindakoan eman bonbari.

 

        Badakit txisa egiten ari zizen bitartean irakurri duzula guzti hau, eta ia erdia kanpora bota duzula, baina hurrengorako balio izango duela uste dut.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.