Carpe diem
Udazquen gau bateco amodio coplac
Patziku Perurena
Udazquen illunabarra
Ixilla eta bacarra...
Haice epelac escutan dakar
Maitasunaren dardarra
Itsas ertzeco harean
Maitale biak parean...
Ezpaiñ gorriac trabatu dira
Maitasunaren sarean.
Ahoac larre guritan
Yolas moeta guzitan...
Amore billa jira biraca
Dabiltza apar zuritan.
Mingaiñak ibai urtsuan
Eztizco labe sutsuan...
Barne tristura itto nahi dute
Sentimenduen putzuan.
Odol iraquiñ gordeak
Bihotz taupada dorpeak...
Maitasunaren sabel gorrian
Haraguiaren golpeac
Arrats gorrico enigmak
Izar zurien esgrimac...
Olatu hotsak marcatzen dittu
Placer arnasen errimak.
Gau argui hori ahulac
Zurisca edo azulac...
Oscorriaren milla colore
Maitasunaren fabulac.
Ur gueldiaren dirdira
Gorputzak baretu dira...
Maiteminduak lilluraz daude
Biac elgarri begira.
Musica amaigabean
Nota eztien clabean...
Amodioac iraun dezala
Oroimenaren labean.
Udazquen gau bateco amodio coplac (zati aukeratuak): Patziku Perurena, Iraingo apaiaz gaztearen kantutegi zaharra; Pamiela, Iruñea, 1988.
|