L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 7 (1992-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Puntua emanda

 

Zirri-Mirrika Kolektiboa

 

Oraingo honetan, labur bada ere, Fakultateko giroa bestetan baino gehiago isladatzea erabaki dugu, beti bezala barneko orrialde hauetaz baliatuz. Horretarako, egokiena, Fakultateko talde pare bati puntua jartzea iruditu zaigu, bertsoz ezin bada hitz lauz erantzuna bota dezaten. Beraz, hauentzat ere, bertsolariek eskatzen duten moduan, ondo esanak (eta eginak) txalotzeko eta gaizki esanak barkatzeko eskatuko dugu.

        Puntua lehenengo "etxekook" erantzungo dugu; hurreratu bedi Euskara Batzordea:

 

                Zer egin nahi duzue?

                Zer egin duzue?

 

        Beti bezala kurtso hasierako asmo sendoak eta helburu haundiak baretu direnean iritsi da, agian, benetan egin duguna laburtzeko garaia, betiere lortu asmo dugunari erabat ateak itxi gabe: MANTSO BAINA ZUZEN EUSKAL UNIBERTSITATERANTZ

        Fakultateko euskal adarra osatuxe dagoela ikusirik, Unibertsitateko papereria eta barne funtzionamendua behingoz euskalduntzea helburu nagusi harturik, kartel ezabaketarekin hasi genuen ikasturtea (gaztelera hutsezko kartelen ezabaketarekin, alegia).

        Urteroko ohitura ere ezin, bada, bazterrera utzi! Gabonetatik etorri eta Urte Berriaren hasiera gogorra goxatzeko, zer hoberik Euskal Jaia baino? Mila esker, bide batez, parte hartzaile eta laguntzaile guztiei (norbait ahantz ez dezagun hobe izango da izenik ez aipatzea). Ezin ahaztu, bestalde, Euskal Jaiak, mahainguru eta hitzaldiekin, bere inguruan izan zuen kultur astetxoa ere.

        Otsailean, berriro ere, aurtengo kezka nagusiari ekin genion Arabako Errektoreordetza eta Unibertsitateko paper ofizialak euskalduntzearen aldeko firma bilketarekin.

        Gainerako txikikeriak utzirik, primizia bat: ikasturte bukaerarako martxan egongo da itzulpen tekniko lehiaketa bat ere. Hasi, bada, zuen lanak prestatzen.

        Eta azkenik, urte guztiko lanaren emaitza, eskuartean duzun hauxe: ZINTZHILIK.

 

 

Bigarren puntua Segismundo Lopes antzerki taldekoentzat:

 

                Zer egiten duzue

                Antzerki Taldean?

 

        Aurten sortua da Frente Lopes izeneko Fakultateko Antzerki Taldea. Horregatik, egindako ekintzak eskas samar dira. Zortzi partaidez osatutako taldea dugu. Gure ilusioak eta desioak asetzeko ikasle talde bat elkartu gara. Elkartu bezain laster Euskal Jaia genuen gainean, beraz, geure eginkizun bakarra, ordurako antzezlan bat prestatzea izan zen. Aurretik, Ikaslearen Egun Internazionalean aurkezpen bat egin genuen. Euskal Jaia, beraz, gure "debu"a izan zen.

        Gero, 92aren kontrako zerbait egitea geneukan helburu. Baina bapatean beste lan bat etorri zitzaigun. Apirilaren 6tik 10era antzerki ikastaro bat eman dugu IKA Euskaltegian.

        Beraz, orain arte hau izan da gure bidea, buruan eta eraiki gabe ditugun helburuak datorren urterako utzirik.

F.S.L. Antzerki Taldea

 

 

Eta hirugarren puntua Zirri-Mirrikakoei:

 

                Azkenean heldu da

                nobentaidosa:

 

        Zirri-Mirrika kolektiboa orain dela nahiko urte sortu zen Fakultatean, gizartean dauden arazo ezberdinak salatu asmoz. Guzti hau jendeari helarazi nahi diogu hitzaldi, debate eta abar luze baten bitartez. Eguneroko arazoak Unibertsitatera hurbiltzeko gure nahi honek aurten ekintza ugari antolatzera bultzatu gaitu.

        Kurtso hasieran (Urriak 31) intsumisioaren aldeko borroka eguna planteatu genuen.

        Beranduago (Azaroak 14) garaian gai garrantzitsua zen Saharari buruzko bideoa eta hitzaldia antolatu genituen.

        Hilabete berean Kultur Aste bati ekin genion. Aste horretan, Bilboko gaztetxeak izandako "mobida" zela eta ez zela, bertako jendea hona ekarri genuen gauzak argitu nahian. Hitzaldi eta bideoarekin batera argazki erakusketa, material salmenta eta gaztetxea istearen aurkako sinadura bilketa ere egon zen.

        Hurrengo, Gogoa irakasle kolektiboarekin batera, datuei buruzko legea eta Europa poliziala gaitzat harturik beste hitzaldi bat antolatu genuen.

        Jadanik 1992 urte gatazkatsuan, Gasteizen itxialdian zeuden Argeliarren aldeko kanpaina hasi genuen, sinadura bilketa, "pegaten" salmenta eta janari bilketarekin, kartel bidezko informazio orokorra ere banatuz.

        Martxoak 8ra bidean, eta V. mendeurrenarekin lotuta, girotzeko, Otsailaren erdialdean "Emakumearen mugimendua Latinoameriketan" izenburudun hitzaldia eskaini genuen. Honekin lotuta, "lucha indigena y mujer" izeneko hitzaldia ere entzun ahal izan genuen Emakume Internazionalisten laguntzari esker.

        Jarraitzeko Joseba Lazkano insumisoari buruzko bideo emanaldia eta, Iñaki Lazkanoren eskutik atxiloketaren gorabeheren azalpena, kartelak eta informazioa izan genituen.

        Kurtso honetan izandako berrikuntzarik nabarmena Zirri-Borro fanzinaren agerpena izan da, Zirri-Mirrika kolektiboak atera duen gai anitzeko aldizkaria.

        Eta, urtero egiten den moduan, Apiril alternatibo bat proposatu dugu, azterketei ekin baino lehen gai akademikoez kanpo dauden gaiak garatzeko.

        Hamabostaldi kultural honen barruan, lehenengo astea V. mendeurrenari buruzkoa izan da eta bigarrena, berriz, 93ko Europari buruzkoa.

        Besterik gabe Zirri-Mirrika kolektiboan eta Fakultatean dauden hainbat mobidatan parte hartzera animatzen zaituztegu: IA, Euskara Batzordea, aldizkariak, Presoekiko Elkartasun Taldea, Antzerki Taldea, Mendi Taldea... ESKERRIKASKO!

 

Gure aldetik ere besterik ez, hurrengo alean izango duzue beste talde batzuen berri.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.