L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 7 (1992-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Mundu antolaketa berria

 

Eduardo Galeano

 

ABERASTASUNA: Aberatsek diotenez, ez du zoriona sortzen. Txiroen ustetan, oso antzerako zerbait ekartzen du.

AMERICAN WAY OF LIFE: EEBB-tako bizikera tipikoa, bertan horrela gutxi bizi badira ere.

ANTOLAKETA: Munduak sei aldiz diru publiko gehiago gastatzen du ikerketa militarrean medikuntza ikerketetan baino (Osasunaren Mundu Erakundea, 1991-eko datuak).

APARTHEID: Jatorriz Ipar-Afrikako sistima politiko berezia, beltzek euren herrialdea indarrez har ez dezaten. Antolaketa berriak, demokratikoki, munduko txiro guztien aurka aplikatzen du, beren azalaren kolorea zein den kontutan hartu gabe.

BANDERA: Dituen izar guztiekin ez da barrentzat lekurik geratzen; Japon eta Alemania diseinu alternatiboak ari dira aztertzen.

BOTEREA: Iparrak Hegoarekiko duen erlazioa. Baita, Hegoaldeko jendeak egiten duena ere, Iparra balitz bezala bizi, dirua gastatu eta pentsatzen duenean.

DIRU ASKATASUNA: Haur festa batetan aske utzi duten Herodes erregeari esaten zaio.

ELKARTRUKEA: Herrialde txiroek erosten dutenean, eta baita saltzen dutenean ere, ordaintzen jarraitzeari bide ematen dion mekanismoa. Konputagailu batek, orain dela bost urte baino hiru aldiz kafe gehiago eta lau aldiz kakao gehiago balio du gaur egun (Banku Mundiala, 1991-eko zifrak).

GARAPENA: Guatemalako mendietan: "Ez da beharrezkoa denak hiltzea. 1982.-tik, guk garapena eman genion biztanleriaren %70-ari, %30-a hil genuen bitartean." (Hector Alejandro Gramajo jenerala, Guatemalako Defentsa Ministrari ohia, Harvardeko Unibertsitatean "Nazioarteko Erlazioak" kurtsoan graduatu berria. "Harvard International Review"-en 1991-eko udaberrian argitaratua).

GERRA: Esportaziorako produktuen prezioak igo nahi dituztenean Hegoaldeko herriei ezartzen zaien zigorra. Azken eskarmentua arrakastatsu gertatu zen Iraken aurka. Petrolioaren kotizazioa zuzentzeko, 1991. urtearen hasieran 150.000 kalte aldekide sortzea beharrezkoa izan zen (arruntki "giza biktimak" deituak).

GERRA HOTZA: Jada bazen. Etsai berriak behar dira. Interesatuek jo bezate Pentagonora, Washington DC, edo edozein auzoko komisaldegira.

GOBERNUA: Hegoaldean, txirotasuna hedatzeaz espezializatu den erakundea, eta aldiro bere gurasoekin biltzen dena euren ekintzen ondorioak ospatzeko. Ekuadorren Latinamerikako gobernuak elkartu zituen Txirotasunari buruzko herrialdeen azken batzarrean, latinamerikar biztanleriaren %62, 3-a txirotasunera kondenatzea lortu zela ezagutarazi zen. Batzarrak Pobrezia Neurtzeko Metodo Integratzaile berriaren eraginkortasuna ospatu zuen (PNMI).

HISTORIA: 1991.-eko urriaren 12-an, mundu antolaketa berriak 500 urte bete zituen.

IDEOLOGIEN HERIOTZEA: Ideia ezerosoen, eta orokorrean ideien, erabateko ezabaketa egiaztatzen duen adierazpena

KANPO ZORRA: Bi milar dolar eskasen truke latinamerikar bakoitzak jaiotzerakoan jasotzen duen konpromezua, gero bera joko duen tantaia ordaintzeko.

KOMERTZIO ASKATASUNA: Herrialde aberatsetan debekaturik dagoen eta herrialde hauek pobreei saltzen dien droga sogorkaria.

KONTSUMO GIZARTEA:  Ezerezaz benetako edukonontzi miragarria. Behar artifizialak ezartzearen bidez benetako beharrak ezabatzeari bide ematen dion balio haundiko asmaketa zientifikoa. Hala ere, kontsumo gizarteak halako erresistentzia bat sortzen du herrialde atzeratuenetan.

KULTURA UNIBERTSALA: Telebista.

MERKATUA: Jendearen eta gainerako salgaien salneurria finkatzen den lekua.

MUNDUA: Leku arriskutsua: "Sobietarren mehatxua desagertu arren, munduak leku arriskutsua izaten jarraitzen du" (George Bush, kongresuari urteroko mezua, 1991).

MUNDU MAPA: Bi urbazterdun itsasoa. Iparraldean, gutxi batzuk asko. Hegoaldean askok gutxi. Ekialde izateari utzi dion Ekialdeak Iparralde izan nahi du, baina sarreran "Beteta" dion kartel bat dago.

NATURA: Arkeologoek zenbait aztarna aurkitu dituzte.

POBREZIA: 1729.-ean Johnathan Swift-ek "Txiroen seme-alabak beren guraso eta herrialdearentzat zama izan daitezen daitezen ekiditeko proposamen apala" idatzi zuen. Lan honetan, egileak haurrak jan aurretik gizentzea gomendatzen zuen. Egun, arazo arriskutsu hau ugaritzen ari dela eta, nazioarteko adituak ekimen interesgarri hori aurrera eramatea aztertzen ari dira.

POZOIA: Aire, lur eta ariman gaur egun nagusi den gaia.

SORKETA: Geroz eta gutxiago gertatzen den legeaustea.

("Claridad"-etik, Puerto Rico)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.