L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik (1994-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Aho biko ezpata

 

Iñaki Azurmendi

 

   Ixildu ahal naute        aihotz ezpaintsuen karminaz

                         izozki  ene hizkiak railetan kantu bilakatu arte, ixildu

   ahal dut ene burua;   saldu ahal dut ene burua edonon, inori

erdi aroko artilezko kriseiluan                                      zilbor               pasio gorrien pintatzean

         erosi ahal dut ene burua, halaber

   erosi ahal naute  ene hizkiak eromenaren gurdian asaldaturik

nigarra izatea dut behar, irri frankoen lokatzean

    amorante errekuperaezina. Viola irazekien

           denbora apurrean

                                laiotz,

                barnekoaren taupada zantarren hondamenean

           zarraizkit      itzalen mikrofono espresua

  eta oro ez da erosgarridantza lizunen beloetan laburdurik

lagun zakizkit       suaren ohantzean, zigarro errekinen

                               adiskidetasunea

   izeki ahal naute inoren

                               adiskidetasunean

                         sexu, ziega hipokriten errekuperaezinean

    asalda nindukezu                 sexu

oi arrabita infantilen harridura!

derraiodan ezezagunen buru hiltze larruzkoan,

       neure buruari    salgarriaren gozoa, goxoki               aske dudala utziko hizkien

                                  portuan!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.