L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik (1994-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

—Berpiztu dezagun Aresti—

 

Arestiri buruzko jardunaldiak

 

Zirri-mirrika kolektiboa

eta Euskara Batzordea

                                Arbolaren neurriak hartu nituen

                                Antiojuak bustitzen zitzaizkidan.                                (Amak gauean pentsatu zuen errekara

                                erori nintzela). Eta esan nuen:

                                Beti paratuko naiz

                                gizonaren alde.

                                Gilen.                                Anton.

Arestiren omenezko jardunaldiak burutzeko arrazoia bi ibai ezberdinen baterztzea da, eta ondorioz, bi dira abiapuntuak. Euskal Idazleen Elkarteak Donostian idazle beraren gainean antolatu Poesia Eguna dugu. Han izan ginenoi Arestiri omenaldi berezi bat egitea otu zitzaigun, hori bai, ikuspuntu gazteago batekin, ikasleek antolatua.

        Beste aldetik, udazkeneko iluntze hits batetan irratian entzuniko programa bat ekarri nahiko genuke gogora. Han, urrun, itxasaldean edo, poeta talde bat poesiaz mintzo zen, gaur egun, Estetikak Etikaren tokia hartua zuela zeharo aipatuz. Eta garai gogor hauetan Aresti bezalako poeta ia ahaztu bat hobeto ezagutzeko gogoa sortu zen gure baitan; Arestirekin Bilboko karrika bustietan barrena paseatzeko eta hitzegiteko, hala nola ziutateko kaioetaz, autobusa itxaroten ari den jende multzo horretaz edo, zergatik ez, literaturaz.

        Jorge Riechmann poeta gazteak ondokoa du idatzia: "Me aterra, a veces, el retroceso de la cultura escrita frente a una cultura audiovisual uniformizada, teledirigida y acrítica, que proporciona masajes cerebrales en lugar de los espolonazos que uno desearía". Ele hauek guretzako prestatuta hartu genituen, eta Arestiren poesiaz baliatuz, poesia zein literatura orokorrean ikasleei gehiago hurbiltzea bururatu zitzaigun.

        Eduardo Galeano, El libro de los abrazos liburuko pasarte batetan, Pablo Nerudak Isla Negran zuen etxeaz aritzen da. Nerudaren etxea egurrezko harresi batez inguratuta dago. Urteetan zehar jendeak poetari eskerrak eman izan dio era berezi batetan, poemak harresian idatziz. Honela zirrikiturik ezkutuena ere poetarentzako gutun bilakatu da. Geuk ere, Arestiren etxea, gure aitaren etxea, poemaz jantzi nahi genuke; beste kolore bat eman askotan hain latza den gure herri honi.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.