| 
 
 
Berpiztu dezagun Aresti
 
 
 
Harkaitz Cano
 
 
 
Zenbat erloju dauden hirian;
 
bazter guztielan eta eskumutur guztietan, 
 
eta ez dira lain denak ere bere burnisareekin 
 
denbora guztia galbahetzeko.Segunduen karraioa pisutsuago egunetik egunera. 
 
 
 
Zenbat erloju dauden hirianeta ez da kabitzen denbora dena haien baterietan,
 
begira, begira haraxeago armiarmak haien sareak irentsiz, 
 
begira haraxeago euriaren amenazu laineza,begira haraxeago segundu bakoitza, 
 
bakardadea suizidatzen bere bihotza 
 
orratzen urkamen publikoan.
 
              
             |