Olerti
Begiak
(Les yeux, Sully-Prudhomme)
Sully-Prudhomme
euskaratzailea:
Zaitegi
Urdin edo beltz, guziok eder,
guziok maite,
amaika begik egunabarra
ikusi dute:
ekia sortuz doa oraindik,
ta arrilobien barruan aiek
lotan datzate.
Egunak baño eztiagorik
diraden gauak
amaika begi zora dituzte:
añan, izarrak
eten gabean ñir-ñir dagite
ta begi aiek-arturik ditu
itzal ilunak.
Oi! galdu dute begiratzea,
ez, ez orixe,
ezin da ori! Beste norabait
itzul dirade,
ikus-eziña omen deritzan
eskualdera buru-belarri
begira daude.
Izar argiak sartzerakoan
gizonongandik
alde-egin-arren, iraun, ordea,
bertan iraunik,
bereonela, begi-niniak
itzaltzen dira: ez da egia
iltzen diranik.
Urdin edo beltz, guziok maite,
guziok eder,
egun-urratze aundiren bati
begiratuz berr
iriki dira, lur-ilobien
bestekaldean itxi-begiok
bakuste eskier.
1953 gko. Uztailaren 16'garrenean.
|