L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Uztaila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Tellagorri

(Pio Baroja'ren «Zalakain adur-mutil»)

 

 

Pio Baroja

 

euskaratzailea:

Etxaniz'tar Nemesi

 

Amak, Martin Arkale'neko ardangelara, ardo edo sagardotara bialtzen zuenean, onela esan oi-zion batzuetan

        — Ta Tellagorri zarra arkitzen baldin ba-dek, etzaiok itzik egin; eta zerbait galdetzen ba-dik, beti ezezkoa erantzuiok. Tellagorri, Martiñ'en aiton-osaba, aitaren aldeko amonaren anaia zan. Gizon zimela, sudurtzar kakoduna ta ille ta begi arreak zituena; aoan beti lurrezko pipa zuela ibilli oi zan. Arkale'neko ardangelan punto gogorra genduen gizona. An zuen bere jardun-kabia; an zizun etorria; an, ezpai-giro ta xaltxa; nekazariak etxejabeari dioten gorrotoa bizi ta iraun-irazteko eskua an eiakusten zuen ederki.

        Tellagorri zarrak, ba-zekian bere bizimodurako bear zituen uskeriak inguratzen eta erriko aundikien artean izen eskasa zuen. Bere izaera, esku-azkarreko gizonarena zan; alai ta jolasti, edale ta lagun jator; eta barrugiro zakarrekoa; edozeñi tiro bat botatzeko edo erri osoari su emateko bildurrik etzuena.

        Martiñ'en ama, mutikoa Tellagorri'ren adiskide egingo ote-zitzaion kezketan bizi zan; bere semearen gogo-tankera ongi ezagutzen baitzuen, eta agure zarra adur txarreko gizontzat joten zun. Ta ala gertatu ere: Tellagorri'k, bere illobak Ohando gazteari eman zion jipoia jakin zueneko, mutikoa bere ardurapean ta bere eskolan zailtzeko asmoa artu zuen.

        Martin, Tellagorri'ren aixkide egin zanetik, Markex'ek ere begi onez ikusi zuen. Markex, Tellagorri'ren txakurra zenduten; txakur txiki-itxusia, eta bere nagusi-eskolan ongi ezia; nagusia bezin lapur, maltzur, alderrai, zar, lotsagaldu, lagungaitza, ta bere buru-jabe-zalea. Gañera, (txakurretan arritzeko dana), aberatsak Tellagorri'k aña begitan zituena. Markex elizan sartzen baldin ba-zan, mutikoak alkietan ogipuxkaren bat utzi ote-zuten ikusteagatik oi-zan; ez uste beste ezergatik zanik. Bere izena aberaskumeena ba-zizun ere, etzan aundikien lagun. Tellagorri'k beti Markex deitzen zion; esakera ori euskeraz gozoagoa baita.

        Tellagorri, baratzatxo baten deus-ez baten jabe genduen Baratze ura, lurren berri zekitenen iritziz, utsaren urrengoa zenduten eta bere etxetik erriko beste puntan zeukan alortxoa. Ara iristeko, arresi-gañean zegoen bide guzia igaro bearra zigun. Maiz joan zitzaizkion lur ura erosi-nairik; baña arek esan oi-zien, gurasoengandik zetorkiola, ta bere pikondoak zemazkiten piko-aleak puntakoenak zirala. Etzijoala, beraz, munduko urre guziagatik ere, lur ura saltzera. Erri guziko esana zan: Tellagorri'k bere baratzetxoari zion legea, arresi-gañetik ibiltzeko eskubidea sortzen ziolako zala. Ari eskerrak, bideko lurretau eskua sartzeko ta zertxobait eskuratzeko aukera zuela. Ta erritarren iritzi au, etzijoan oso okerretik.

        Tellagorri, Galtxagorrien odolekoa zenduten, eta izena eta gaitz-izena puntu batekoak zituelako, seroraren aitak, Tellagorri gorroto zuelarik. kanta zinkalaria asmatu zion. Kopla ura mutikoen aotan zebillen, eta ba-zekiten guziak Tellagorri'ri min ematen ziona. Kanta onela zan:

 

                Tellagorri.

                Galtxagorri,

                ongi etorri

                onera;

                ondatzalle,

                edantzalle,

                neskazale

                zu zera.

 

        Tellagorri'k aide ura entzuten zuenean, begi-tartea zimurtu ta bekozkoa jartzen zien. Tellagorri bere buru-jabe purrukatua zenduten. Euskaldunen buru-jabekoitasuna, Tellagorritarren buru-jabekoikeriz gizendua ta bilbatua zizuen. «Bakoitzak duena gorde, ta besterena al-duenean arrapa beza» esan oi-zuen. Au zigun bere gizarteko legerik gozoena; ain gozoak etzituen legeak, etzizkizun aipatzen ere. Tellagorri'k bizitzen asmatzeko, elzuen iñoren bearrik. Bera zan bere soñekoen jostun, bizarkentzale, abarkagille; ta ez joan alperrik ari laguntzera, ez gizo eta ez emakumerik. Ala zion, beñepein, berak.

        Agureak Martin bere kontura artu zuenean, bere eskola osoa erakutsi zion mutikoari. Ederki eskolatu zuen olloak, baz tarrak kakarazez astoratzeke, itotzen; baratzetako piku ta aranak, iñork ikusi gabe ostutzen; ta perretxiko onak txarretatik bere'izten, aien oeko belarrari begiratu-utsez. Perretxiko-batze ura ta marrakuloak, Tellagorri'ren irabazia ziran; baña altxorrik aundiena beste iturritik zetorkion. Gazteluan, arresi-gaingune batean, ba-zan lurrez betetako zapaldatxoa. Baña ara nola igo ta andik nola jetxi? Iñola ere! Ala uste zuten guziak; baña Tellagorri'k billatu zion tartea, ta eguzki-begiko leku ezkutu artan, tabakorri-sail erosoa jarri zuen. Tabakorriak legortu ta gero Arkale'ri saltzen zizkion.

        Sail artarako bidea, Ohando'tarren soro batetik asten zan eta Gazteluko luebaki batetik zear zijoan. Luebaki artan zegoen jandako ate zar bat idikiaz, odolgiz estalitako armalla batzuetan gora, Tellagorri'ren baratzera iritxi zitekean. Bide one tan joateko, zugatz-sustrai lodi batzuetan oña jarri ta aurrera egin bear zan. Malla desberdiñak ziran, eta adarpe illun batean ezkutu zeuden. Udaran ostroak ziaro itxutzen zuten. Abustuko bero-galdatan, itzal gozoa uraxe, txorien kantu ta mando-eulien burrunda-soñuz lo artzeko!

        Luebakia, Martiñek ere, oso gogokoa zuen; ormak odoltii gorri-ori-berdez jantziak zeuden; arri-arrean, esnebelar eta erabelarra jaiotzen zitzaizkizun, eta musker euzki-loratuak eguzki argitan berotzen ziran. Arresiko zuloetan ontzak eta moxoloak beren kasaia egiten zuten.

        Agureak guzi au, itzez-itz adierazten zion Martiñ'i. Jakintsua zan benetan Tellagorri ura! Iñork ere etzuen arek añean ezagutzen alderdia; iñork ere, etzekian arek bezela Ibaia izeneko errekaren berri; ango xamorro-pizti, arrai, lore ta landarak, etxeko zituen. Agure maltzurra, mutilla zan ontan! Arrantza debekatua zanerako, zubipeko zuloetan gordeak zeuzkan bere sare ta arrantza-tresnak. Ba-zekian malluz arraiak eskuratzen. Ortarako, ibai-ondoko arriak malluz jotzen dira; gero, lan errexa dezu: jaso arria ta atpian geldotuta geratu diran amorraiak zureak dituzu.

        Tiroka ere, arraiak arrapatzen ikasia zan; ugaberei ere, biribistak jartzen zizkien Amabiturrietako leizean. Zulo au lurrean bera sartzen da, ta erdizka urez betea da. Osinbeltz'en ere, sareak zabaltzen zituen; zulo beltz artan urloa zuen ibaiak; baña etzizun beñere dinamitarik erabilliko gure gizonak. Tellagorri, izadi-zalea zan, eta baztarrik etzuen itxuragabetu nai.

        Agurea jendeari ziriak sartzen, etzan makala! Esan oi zien, ugaberei beste ezer baño geiago gustatzen zitzaiela berri onez betea zetorren egunerokoa; ta gogor esan ere, periodiku bat ur-ertzean utzi ezkero, ugaberak irakurtzera ateratzen zirala legorrera; izuzki ta beste arraien amaika istori kontatzen zizkien. Tellagorri'ren iritziz, txakurrak, nai etzutelako etzuten itzegiten; baña sena ta ezaguera, kristauak añakoa ba-zuten, bai! Txakurzale itxu arek, esaera eragabe au jalkitzen zien: «Nik alkateari baño errespeto aundiagoa diot ur-txakur bati.»

        Esaera onek, erritarren belarriak mindu zituen, eta askoren iritziz gure egunotako siñisgogorkeria, Tellagorri'ri ta Voltaire'ri zor zitzaion.

        Agure ta mutikoak egitekorik etzutenean, mendira joaten ziran eizera Markex'ekin. Arkale'k ematen zion bere eskopeta Tellagorri'ri. Au, ez si ta ez no, txakurrari egundokoak esaten asten zitzaion. Ori bai, ortarako erdera oatan artu bear izater? zuen

        «Canalla! Granuja! —esaten zion— Viejo cochino! Cobarde!»

        Markex'ek itz zakar aiek aditzean, zaunka goxoz erantzun oi-zion, min artu ba-lu bezela. Asten zan ondonen isatsa pulunpatzen, pilandera baten antzera, ta an joaten zitzaizun sigi-saga alde guzietara usaika. Alako batean, belarrak ikara-dantza zutela nabaitzen zuenean, an ziak tximistan gañera!

Martin, ikuste aiekin eztitan egoten zan. Tellagorri'k, ardandegirako izan ezik, beste guzietarako lagun artzen zuen mutikoa. Illunabarrean, agureak Arkale'neko izketa-lekura abitu-aurrez, Martiñ'i esan oi-zion

        «Tira, oa nere baratzera, ta txoko artako udare batzuek artu ta etxera eraman itzak. Biar emango didak giltza.»

        Ori esanaz, tonelada bat pixuko burni-zati bat ematen zion Martin arresiko balkoi-zear joaten zan. Onela begiz jotzen zituen onoko onek landatu zituen orburak, ako arek aldatu zituen babarrunak. Arresi-gañetik besteren baratze-etxeak eta lanak ikusteak, pilosopi ta lapurretarako irrika esnatzen zion mutikoari.

        Zalakain gazteak, esker oneko ta ore orrekoa zanez, bere maixua itxu maite zuen. Tellagorri'k antz emana zuen mutikoaren leialtasuna, baña ezjakin-planta egiten zuan Martiñ'en aurrean. Ala ere, ordañez, mutikoari, atsegin zitzaion guzia edo aren ezierari eroso zetorkion dena, bere eskuan izan ezkero, gogoz eskeintzen zion.

        Aiek txokoak Tellagorri'k zekizkianak! Alderrai jatorra zan aldetik, izadia ikus-zale zan. Agure ta mutikoa Gaztelu-gañera igo ta an belar eta ote-artean etzanik, inguru zabalari begira gelditzen ziran. Udaberri-arratsaldeak batezere, zoragarriak oizituzten. Ibaia, garbi ta argi an agiri zitzaien alor berdetan zear, lertxun goiti-goitien artean; emen zabaldu ta arri-artean saltaka; an, estutu ta errotako presan arri preziatuzko euria zirudiela. Mendiz mugatua agiri zan urrutia, ta baratzeak arnarizugaitz eta basotxoz jantziak ikusten zituzten.

        Eguzkiak Gazteluko ostrope marduldun zumar aundiak jotzen zituenean, tupiki-kolorez edertuak uzten zizkien begi-niniak.

        Goitik, auntz-bideetan zear jetxiaz, ibaiko ur-argien ondoan zijoan bidozka bat artean zan. Erri-ondoan, kañabera-arrantzale batzuek arratsaldea ur-ertzean exerita eraman oi-zuten, eta ema kume zapi-jotzalleak, zanko gorriak uretan zituztela, erropak astinduaz, kontu-kontari egoten ziran. Tellagorri'k urrutitik ezagutzen zituen arrantzaleok. «An zeudek onelako ta alako, zion. Egingo nikek, ezer ez dutela arrapatu!».

        Etzan aiengana batuko; arkasi ta elorri-lore-usaia zerion txoko bat ikasia zuen arek. Antxe, itzalak gordetzen zuen txoko artan, arraiak batzarra egiten zuten.

        Tellagorri'k Martin jator zailtzen zuen. Joan-ibillian, lasterka, arboletan igotzen, subelingara bezelaxe artzuloetan sartzen; guzietara bere erako eziera erakusten zion gazteari. Tellagorri'ren eskola, basatien kidekoa zan, itxura zanez.

        Beste mutikoak Dotriña ta Katona ikasten ari ziran bitartean, Martin, izadi-ikustez asetzen zitzaizuen. Erroitza'ko aitzleizean sartuta, lurpeko saloi zabaletan, ego-ertzetako azkazkaletatik zintzilik, xagu-xar aundiak ormetan esegiak ikusirik, Osinbeltz'en igari egiñaz, (naiz erritar guziak potzu ura arrisku aundikoa zala uste), eizean eta joaldi luzetan, gogortzen zan ederki mutilla.

        Tellagorri'k, kotxeko zaldiak ibaian garbitzera sartzen zituztenean, aietako baten gañean bialtzen zuen illoba uretara:

        — Barrurago! Presa-ondorago, Martin! —deadar egiten zion. Eta Martiñ'ek, irriparrez, zaldiak presa bertaraño eramaten zituen.

        Gau batzuetan, Tellagorri'k, Zalakain illerrira eraman zuen: «Ago emen itxoiten pixka batean», esan zion. Ordu-erdira itzuli zanean, galdetu zion:

        — Bildurrik izan al-dek, Martin?

        — Zeren bildur, gero?

        — Arraiua! Orrelakotxea izan bear dek — zion Tellagorri'k—, gizonak beti pirme egon bear dik!

 

 

                luebaki: foso.

                esnebelarra: lechetrenza (hierba).

                erabelarra: beleño (hierba).

                euzkiloratu: tornasolado.

                lotsagaldu: cinico.

                geldotuta atontado.

                ugabera: nutria.

                biribista: lazo.

                pillandera: péndulo

                orbura: alcachofa.

                ote: aliaga.

                lertxun: alamo.

                zumar: olmo.

                oster-txuria: chicoria.

                añarra: brezo.

                murriona: borraja.

                ezkaia: tomillo.

                hisopo: urdingorria.

                tornasol: eguzkilorea.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.