L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 13. zkia (1950-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Guatemala'ko "Eusko Gogoa"-koeri ¡Aunitz Urtez!

 

Ganistebe

 

Bozkario eta atsegiñ aundienarekin begiztatu dugu Guatemala-ko "Euzko gogoa" aldizkaria berria. Bihotz altzagarri a ziñez olako euskaldunak eta alako euskaltzaleak badirela jakitea; ingurua hitsa illuna da ituna dakusagun tenore eta aldi berean, Euskalherri-an.

        Onets-azu, Zaitegi aspaldiko adiskide zaarra, ene goresmen eta komplimendu oberenak!

        Ikusi dugu eta onart era berean, Andima, Udalaizpe, Urizar, eta zer esanik eatago, Orixe-ren irakurgai mamitsu, sarkor, eta pitz-garriak, euskara eder eta naturalean; bereziki "Nere burua" olerki galtzen eta barnakorra. Alabainan, axula behar den distiant, baiño mamia ere, bere gatz eta piperrakin...

        Gaude, izkiribatzaille batek kolkoan ezpadu sendi gogamen, naigura edo gogo-ikuskizun bizi ta eziniduki eta izpiritutsu bat, obeduela luma basterrean uztea, aldi oberen baten aiduru.

        Bi aldizkari-ale ikuskatu ditugu, eta ez osorik, oyetan oharmenkatzen dugu: " Euskera ezilkorra" artikuluan, baieztazun eta optimism onuragarria eta izkuntza-osasunerako ezinbestezkoa; naiz esakun denak ez diren berdin onartgarri, bai alaede auxe; "Jaungoikoak " guri emandako euzkera zabaltzerik gixonak lagatzen ez badauskube, "guk gure etxean derabilkagu. " Euskaldun abertzale iduriko askok ori kumplitzea aski ginuke, Gotzon-ek gero aipatzen dituen beste heroism oriek gabe.

        Ezen, gure zaiñetako odol beroa eskeintzea, burutaldi batean iltzea errezago da, alajinkoa, egunero ordu baten nekea euskeari emanez bizitzea baiño. " Euzko gogoa-ren gogoa ziñez da zuzena; aldizkatzen dira Iñaki ta Eneko izenak, berdin onartzen Beñat Alzate nola Alzate'tar Bernarta esanerak; ala behar ere, auzi petralak iñoiz ere berriz ez pizteko naiguren eta deliberamendua edo etsimendua onartzen direnean.

        Ikusi ere dugu Argarate-ren Oyuak, euskara atsegiñez eta intenzione oberena-rekin idatzirik. Alabaiñan, eusko langille-ei oyuak behar badira, zer deaarrak eta garrasiak behar lirazke nagusi askorentzat?

        Iduri zaigu Argarate jaunak ezduela aspaldi sendi gure eskualun langille-en biotze-tikako arrankurak; xuriarenak eta beltxarenak ikusiak daude; askok odola eman: aunitz presondegian usteltzen; denak jasaiten eta pairatzen bizitzeko doya ezin etxeratuz, ogia ezin eskeiñiz beren ume gose-eri.

        Bizkitartean nagusiak eta ugazabak, maizenik, (batzu ere eskualdunak) urrea metatzen. " Témoignage Chrétien" bezalako aldizkari bulartsuetan irakurtzen diran prodikuak adi-arazi beharko zeie leenik geure langillei; Beldur naiz ezdioten lotsa aundirik, zuk pintatzen diezun ikuskizun ikara-garriei.

        Tarteka sartzen tuzuen koblazaarrak eta ipuiñak ongi etorriak izanen dire literatura berrien artean. Jarraik ola aurrera, euskal zaiak azalduz, bake ederrean eta gasailak bastertuz. Ene aldetik, eta GERNIKA aldizkari xarmant unen bidez, dedikatzen dizutet lerro xume auek.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.