L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-1 (1984) —Hurrengo artikulua




 

 

—Nekrolerroak—

 

Oraindik orain hil den
Angel Irigarai-ren "oroimenez"

 

        Hazilaren 28-an, 84 urte zituela, Angel Irigarai hil zen Iruñean. Beran jaioa Donostian bizi ta mediku bezala egiten zuen lan.

        Pablo Fernando Irigarai "Larreko", idazle eta medikuaren semea zen. Bere pausoak aurrera eman zituen: medikuntza ta euskeraren ikasketa.

        Liburu batzu utzi dizkigu Irigaraik, ta guzietan idazle hau euskara zale ta ikerle gizon bezala agertzen zaigu.

        Liburu hauetariko batean, "Una geografía diacrónica del euskera en Navarra", 1.974 urtean argitaratua, "Diario de Navarra" bilduman; Nafarroako historiaren zehar euskaraz utzitako guttunak aztertuz, hizkuntzaren atzerakada Nafarroan ikertu ta aurkezten du. Era berean, zenbait aldizkaritan bere lanak publikatuak izan dira: "Príncipe de Viana", "Fontes Linguae Vasconum", "Gure Herria", "Egan",... Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiko kidea izan da ere.

        Toponimia, Folklore, Literatura,... eta beste gai hartuz horrenbeste ikerketa publikatu zituen.

        Lerro hauetatik gure oroipena Angel Irigarai idazleari.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.