|  
              
               
 
 
A claus de sorra
 
 
 
Miquel Marti i Pol
 
 
 
Harezko iltzetan eskegi ditut tresnak
 
eta behelaino kutxetan gorde ditut liburu guziak.
 
Orain, eskuak kolorez margoturik,
 
festarako arropak jantziko ditut
 
eta zinematik irtetzen diren neskak itxarongo .
 
Euria bada margo deigarriko guardasola eramanen dut
 
eta ferde ausarteko zapata handi batzu.
 
Neskak iragan eta esanen dute Arratsaldeon
 
(agian guziek, nork daki!, maite naute isilean)
 
eta karrika izugarritan barrena aldenduko dira
 
leinu ezezaguneko gizonen besoen barruan galtzeko.
 
 
 
Akitu eta etsiturik, oraindik maite ditudan bertsoak
 
ahopean errepikatuaz, itzuliko naiz
 
iluntzean etxerantza: eta astuna eginen zait erropa
 
nagitasunaren keinu herabearen gainean.
 
 
 
Eta atari bakoitzean bikote bat egonen da
 
mosuka edo nork daki zertan, artean nik,
 
bakarrik eta babesgabe, pentsatuko dut
 
gaua igurikatzen nauen dontzeila bat dela
 
eta oihuka urratuko dut harengandik bereizten nauen lilura.
 
 
 
              
              |