Porto la tarde
Miquel Marti i Pol
Besoa ebatu eta daramat arratsaldea
andere maitatua ebatzen den bezala,
nigandik ustekabeko bizi arnasesturekin
sortu den arratsalde gaztea.
Besoa ebatu eta daramat arratsaldea
eta neu ere arratsalde barruan galdia
argiaren eta bideen mendean
oroimina ametsen urre adiskideaz urreztaturik.
Eta baretasun zabalean erideiten zaitut, maitea,
hegazti galduak atseden hartzeko abarra
erideiten duen bezala, udaberri ezezagunez
helduriko bere abestiaz loratuaz.
Eta are gehiago eridenen zaitut, espiritua
zugatik gauzen gainean abaildu dadin arte,
andere eder bat iturrian edateko makurtzen
den bezala, eta bere burua han behatzen.
Orduan eroriko da gaua eta pentsamenduak
zu edukitzearen alaitasaunaz irabazirik
argitasun abesti bat erritmatuko du
susmoz beteriko itzalen barruan.
|