Som pelegrins
Miquel Marti i Pol
Zure isiltasun gorenerantzako erromesak gara,
Jauna, abots galdua berratzematen.
Asunez eta behelainoz ditugu eskuak
eta begiak ere itzala hainbestetan burrukatzeaz.
Erromesak gara, Jauna, abotsaren mirakuluak
haurren lehen keinu dohatsuaren
garbitasunera itzul gaitzan,
burrukan gure harma egon dadin
haragiz eta kezkaz, ezen ez dirau ezerk
zure atsedena sortzeko gure buruen
gainera altzatzen duguna baino gehiago.
Ez da ezer zihurra, harean izkribatua bezala,
eta harriaren gainean nahi dugu idatzi.
Itzuli egiguzu behialako baretasuna edo
xarma gaitzazu betirako zure keinu gorenaz.
|