L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Mazantini aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Mazantini-1 (1991) —Hurrengo artikulua




 

 

Wagadu

 

J.A. Etxezarraga

 

Bati uld Baba uld Mbuya, mehayibdarren etorrikoa eta Walata hiriaren sorrerari buruzko tradizio zaharren jagole, isiltasun erretualizatu horretan hola nahi bazenu, suposizio etenerrez bat mantendu egingo dugu —erizten badiozu— oroitzapen, hitz eta izenak modu sineskor eta posible batez interpretatu egin behar genituzkeenaren aitzakiaz, eta ulertzen ez dizudan arren, begitandu zaidana jarriko nizuke berba abaro dituzun ezpain jagoleotan, hala nola, gaur egin Ne'ma ta Banamba bezela ezagutzen diren hirien artean, Wagadu urre-herri mutua koka zitekeela, Bida sugebeltz birjinajale eta erraldoiarekin Salomonen leinuko ondorengo batek eginiko hitzarmen batez sortu zela erresuma oparoa sahil zabaleko bazter areatsu batean, Tombuctuko kronikek ere Ganaerri edo soninketarren herri izendatzen zutena.

        Esan gura ei didazulakoan nago, jakituria ulertezinaren jagole horrek, etzuela baina Wagadurik inork ikusi, beltzak zirela arealur hartako biztanleak, urregorria trukatzen zutela, baina, jalona zenez, gaztezoroaren jasak, galantzien gurariak edo mundu zabala ezagutu gura izatearen lehiak bultzaturiko inork ez zuela sekula wagadutar batekin hitzik egin. Wagadu herrian urtero urre euria suertatzen zela bost bider, gabaz urrezko landarak eme eta hazten zirela hilargiaren tireaz, eta urtean behin, sierpe beltza bere osten lekutik ateratzen zenean, laino ilun eta haizetezko ekaitz eiharra eikitzen zela, baina aldi hartako geografo eta bidaztiek kontatzen dutenez ere, afrontuak aideraturiko area aleak zelairatu egiten zirela urre fin bihurturik, Wagadu herriak neskatxa opatzen zionean.

        Desertuak ere bere portuak dituenez ura eta gerizpea eskeiniz, Siyilmasa edo Awdagast lako hirietarik, Magrib, Ethiopia, zein Irakeko Basra, Kufa edo Bagdadeko merkatariz arilduriko karabanak bidegin jartzen tiren urre eta gatigu beltzen bila, begiz inoiz ikusiko ez zuten Wagaduren desioak janik, dirurik ezaguturik ezean, dinargileek hain beharrezko zuten urreaz ordainketak egiten zituen urre-herri mutuaren bila.

        Baina alboherri jakinak zituen arren, desertuz hertsirik zegoen Wagadura ez zen trukatzailerik bat ere inoiz barneratu. Bidaztiaren imajinazioak mugak jartzen zituen lekuan baino hainbat kanporago, karbanak gutxien uste zuen tokitan, hantxe zeuduen begi wagadutarrak zain, karabanari aurrez aurre begira bi taldetan banaturik. Ez omen ziren leku berberean birritan agertzen sekula, eta bidaiarik bidaira, ez zen pertsona berdinik aurkitzen. Talde bat lurrean escrita, eta bestea, atzeraxeago, zaldi gainean. Mutu biak, haizearen kontra, ta horregatik, mutuago eta misteriotsuago.

        Karabana, belaunikatuz, geratu egin zenean, eta merkatariak wagadutar isilengana urreratu truke tratuak egiteko asmoz, lehen taldean eserita zeogenetariko bat zutitu egiten zen, bidererdiraino aurreratu. Makil bat eskuetan hartuz, arraia bat urratzen zuen merkatari eta wagadutarren artean. Marra dibujatzean, wagadutar oinezkoak beti zaintzen zuen bere oinek karabanaldea ez zezatela zapldu, eta arduratzen zen eguzkiari begiratuz gerizpez ere bestalderik ez ikuitzeaz. Arraia harantxe zegoen Wagaduren azken muga, trukaketa amaitu eta gero haizeak berdinduko zuen arraia lagur eta aurkiezin hartn akabatzen zitzaien mundu wagadutarrei.

        Merkatariak heltzen ziren gero beren artikulu, tramankulu eta trukagaiz arrasaren handikalderdira. Zain zeuden wagadutarrak hemekalderdian. Bidaia luzca zekarten aldeak gariak, al-Andalusgo datil eta pasak, lanazko estalki eta jantziak, turbanteak, galtzoiak, Alboraneko abalorio eta koralak, kontxak, droga eta perfumeak, kobrezko uztai, eraztun eta lingoteak, kauriak, eta euforbio eta zur erretxinatsuak, eta, batez ere, urre pisuan trukatzen zen gatzak, wagadutarrei beren erreinuak ukatu zien zilar gaziak.

        Arraiaren bestaldean, urrea., urrehautsa, eta noizbait, hainbat urriago, wagadutarrek beren kabuz, edo beste trukaketa batzuren ondorenez, pfatua zuten opari zerrenda: anbar grisa, setak lustratzeko al-Andalusen hain istimatua zen goma arabigoa, marfila, ebanoa, larruak, edo gatiguak. Árraiaren alderdi bakoitzekoak bestekoarena aztertzen zuen begikolpez, eta nahikotzat ez bazuen jotzen aurrekoak eskeinitakoa, bakoitzak berea jaso egiten zuen, eta ez zegoen traturik. Wagadutarrak orduan, etorri bezain isilik desagertu egiten ziren.

        Walatako oroimenaren ardura duzun mehayibdar horrek, gogoratu ez arren, oroituko bazenu bezela kontatu egiten duzu, behin batez, erritual hau hautsi egin zela. Zuk ere ez dakizu, ez duzu ziurtasunik, ez zenuke segurtutuko egia ala asmazioren bat den, baina, oroimenaren jagole zarenez, eta oroimen zarratuari berritasun bat duintasunez gehitzea zein zaila den jakin dakizunez, egiatzat kontatzen duzu, akaso somatzen duzun arren zeure baitan gizonak beti beharrezko duen esplikazioren bat izan daitekeela, zaila baita -badakizu- hilabete batez desertua zeharkatu, horrelako gauza bat ikusi, eta esplikaziorik gabe itzultzea.

        Kontatu zizuten wagadutarrak bi taldetan agertzen zirela trukaketa egiteko, areatzan markatzen zen marraren atzekaldean. Zaldizkoak eta oinezkoak, numero berdinean. Zaldizkoak, zirudienez, agintedunak edo agintaritzaren ordezkariak, eta oinezkoak, trukalariak, ematen ohi zuenez, zerbi tzan edo gatiguak. Ardura zaigun kasu hartan ere, oinezkoak marra ondoan zeuden, eta zaldizkoak -arrea eurez eta setaz- hambat atzerago geratu ziren zaldi gainean, dena ikusiz eta epaituz.

        Karabanakoak arraia hurbiltzen ari zirenean, konturatu egin ei zirenez zuri kontatu zizutenak, zaldizkoek gerriko edean eskegita zuten urrezko ontzitxo ttiki bikoitz bana atera omen zuten. Batean pozoin mortala omen zegoen, eta bestean, pozoin horren aurkako antidotoa ei litekeena. beste herri ezagunago batzuetan tea hartzen den zeremonial antzerakoz, trukaketa hasi baino lehen, trukatzaileei zaldizkoek pozoina edateko ematen zieten kikaratxo batean, eguna ilundu orduko antidotorik hartu ezik erremediorik gabe hdgo zituen pozoin mingotsa. Trukaketa aldian, pozoindunaren batek hitzik egiten baldin bazuen, edo bestela ere, hainbat txarrago, debeku isilaren marra pasatzen ausartzen baldin bazen, zaldizkoek ere, berehalaxe eta motibuaz edo errudunaz kezkatu gabe, ihes egiten zuten zaldiz antidotoa aldean zeramatelarik, sekretua haustea nahiz ihes egitea, suizidio ziur bilakatuz.

        Ogirik eta golderik ezagutu ez eta, desertuko karabanen trafikua kontrolatuz beren bizia gobernatzen duten Zanata bereber herriko mulattamun gizon azul batek aurpegia estaltzen zion oihal atzetik kontatu zizunez, behin, wagadutar batek, pozoina halabeharrez edanda ere, arraia iragan egin omen zuen, oina pausu bat aurreratzea jesturik sinpleena bailitzan. Beste wagadutarrek urrea besaka bildu zuten area eta guzti heriotzari aurpegia ikusi nahi dionaren desesperoaz, eta galapadaka urruntzen zihoazten zaldunen atzetik abiatu ziren antidotoaren bila, bizitzeko posibilitate bakarra baitzihoakien urrezko ontzitxo ttiki haietan. Ez zizuten esan bakar baten hobenagatik guztiek pagatu zuen zaldizkorik aurkitu ezean, ala onenean ere, antidotoa ilunabarrean eskuratuz salbatu arren gatigu moduan salduak izan ziren gatzaren truke urrengo batean, mihinik gabe, arraia berriren bat betirako pasatuz.

        Arraia pasatu zuena, zutik geratu zen ihes oaniko zaldien hauts lainoaren begira damu aztarrenik gabe. Karabanakoek, jakinminez, galdezka hasi zitzaizkion alferriz beste hizkuntza guztiz ezezagun batez, zeren ez zuen konprenitzeko ahaleginik egiten, eta bere herriruntz begiratuz gauza bat bakarrik errepikatzen zuen: «Wagadu», «Wagadu».

        Horixe bakarrik esanez hil zen pozoinak makurturik: «Wagadu, Wa...ga...du» Zanata herrikoek eta arrezkero historia hau jakin zuten besteek ere, ez zuten asmatzen zer ote zitzaion han «Wagadu»: pozoinaren izena, antidotoarena, bere herriarena, akaso bere etxekoren batena, nork daki Jainkoaren batena, agarra, biraoren bat, gatz edo arrearen izena, ala batek badaki bere herrikoek lantuetarako erabiltzen zutne otoitzen bat izan zitekeenik ere. Nolanahi, bizia galduaz ere, herri mutu bati izena eman zion: «Wagadu».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.