L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Mazantini aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Mazantini-1 (1991) —Hurrengo artikulua




 

 

Miarritze

 

Wihelm Von Humboldt

 

        Wihelm von Humboldt, filologo eta antropologo sonatua, 1799an etorri zen lehen aldiz Euskalerrira. Euskara ezagutu eta, haren bidez, aitzinako giza gogoaren berri ukan nahi zuen; baina, hara ezustea, euskara berexia izan eta ere, garaian garaiko gogoa zeukaten euskaldunek.

        Miarritzeko kostaldean gogoetan egotu omen zen itsasoaren noiz nola noizkoari buruz. Parada hartatik solas bakarren batzu pausatu ziren ondoko soneto honetan, ineditoa zegoena eta orain zuretako euskaraturik gure honetan agertzen dena.

 

Olatu abarrotsez burrunbaturiko zure hondartzan,

Non, animaleko burkaitzetan, arroka artaketan barrena,

Uhina bulka baitabil,

Miarritze, hosto garbiez apainduriko Euskalerrian,

 

Itzuli zen, bestako jantzi alaiez beztiturik,

Adinak lilura eta pozten gintuen ixtanterat,

Bizi esteka garbiek uzten gintuenean

Ondoko lore goxoak biltzea.

 

Betiereko itsasoa, badabil harat honat;

Bazerion ote lurreko leizetik ateraia?

Erori ote zen, lehen orduko ihintza, zerutik behera?

 

Nork duke misterio horien oihala goratu?

Artean, bere doinuak asma eta adi...

Esistentziaren argia eta iluna darabiltza orroka.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.