L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 III (1959-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Horati'ren odak

(euskeraz)

 

Horati

euskaratzailea: Aita Onaindia

 

XII. Augusti

 

GAIA: Jainkoak, gizurenak eta Erromako beste gizon leiñargi ta ospetsu batzuk goraipatu ostean, Kaisar August'en goratzarrez ari da azkenik. Pindaro'ren gisaz diardu asieran, eta zein jainko edo zein gizuren goretsiko dun, galdetzen du olerkariak. Jupiter dugu jainkoetan lenen; onen ondorengo batzuk: Palas, Bak, Diana, Poibu. Gero, gizon arnas aundiko ta erromatar garaiak erpintzen ditu, batez ere Julitarren sendia, Markel gaztea ta August. Tzeu'ri dagokio goietako jaurlaritza, August'i, Tzeu'ren mendean, lurreko agintea.

 

                        Quem virum aut beroa...

 

               Zein gizon, zein gudari zur artu, oi Klio!

               Liraz edo txirula zorrotz goraltzeko?

               Nungo jainkoren izen bir-kantako pozkor

                       Abotsaren antzak,

 

          5   Nai Elikon'go mutur eze-itzaltsuan,

               Nai-ta Pindo gain edo Emo zardatsuan?

               Oian auek jarrai bait-zuten, barbar utaez,

                       Orpeu'ren kantua:

 

               Amagandiko antziz ibai txit lasterrak

        10   Tink-eraz oi zituna, bai ta aize bizkorrak,

               Adeitsu erakarriz, kantagai goxotan,

                       Arte adikorrak.

 

               Tu aurrena zer esan nik, duin aiñako goraz,

               Gizon ta jainko jaurri oi dituan Aitaz,

        15   Ur ta lur ludi dana, ordu aldakorrez,

                       Ematu oi dunaz?

 

               Ez du ark bera baiño aundigorik sortzen,

               Ez kide, ez bigarren zaionik garatzen.

               Palas'ek, alare, izan zitun aren gisa

        20           Naiko ospe ta omen.

 

               Zu, oi Bak! barbail-zale, etzaitut ixil nai,

               Ezta zu ere, Neskatx, piztitzarren etsai;

               Ezta zu ere, Apol, gezi dardaratzen

                       Bizkor bezin arrai.

 

        25   Bai ta Alkide ta Leda'ren aurrak nik jaso,

               Bata zaldiz ta ukaldiz bestea zail oso:

               Auen izar gardenak, argituaz gero,

                       Itxastarrak naro.

 

               Arkaitzetatik dari ezkoa biurri;

        30   Aizeek alkar jo ta odeiak igesi,

               Ugin zemaitsua (zuk orrela nai noski)

                       Itxas-gain datza ezti.

 

               Nor goretsi ez jakin nik auen ostean,

               Erromul edo Ponpil, aginte narean,

        35   Tarkin'en garbaputza edo Katon bera

                       Eriotz argian.

 

               Oldez goituko ditut, bertso yaukaletan,

               Erregul, Eskauritar, eta Pabiritzi,

               Eta Penol eratxi zuen Paul Emili,

        40           Biotz aundikoa.

 

               Au eta Kuri, ille artsia, ta Kamil

               Gudarako txit suar zituzten biurtu

               Txirotasun gorriak, asaba-soroak

                       Ta suete estuak.

 

        45   Zugatz antzo azten da aldi-lan ixillez

               Markel'en izen ona; Juli'ren izarrak

               Gainditik dirdir dagi, su txiki artean,

                       Alan illargiak.

 

               Gizadiaren aita ta jagole azkar,

        50   Saturno'n seme ori: aduak zizuten

               Eman Kaisar'en arta: bakalduna beite

                       Zure urrengo Kaisar.

 

               Naiz lazki azpiratu garaipen-zurrian

               Lati aitzi dabiltzan Partar ezituak,

        55   Naiz-ta sorkalderantza Serar ta Inditarrak

                       Uztarpeko jarri;

 

               Zu baiño txikigo, ark ludia jaurriko.

               Zuk, orde, gurdi latzez Olinpu izutuko.

               Zuk oian kutsutuak etsai-oiñaztarriz

        60           Dituzu erreko.

 

OARRAK. — 4. Oiartzuna. — 5. Parnaso'tik urbil zegon mendia, Apol eta Museri eskiñia; besteak orobat, an inguruko mendi-erpiñak. — 9. Orpeu Kaliope'n seme zan, musikaren musa. — 22. Diana, jainkosa eiztaria. — 25. Kastor ta Polux, Leda'ren semeak. — 35. Tarkin arroputza, etruskotarrak menderatu zituna. — 46. Kauldi Markel, bost bider konsul izana; ta Markel gaztea, Oktabia'ren semea, ogei urteko illa. Juli'ren izarra, ots, Kaisar'en sendia, August buru zalarik.

 

 

XIII. Lide'ri

 

GAIA: Lide au, nor ote dugu? Liburu ontako zortzigarren odan aipatua bera aurki? Ba-liteke. Ortakoan, emakurne azpisugeak utzia zun Sibari ta Oratiri itsatsi; laster asko utzi zun au ere, Telepo'ren ordez. Safo oroira dakar oda onek.

 

 

                        Cum tu, Lydia, Telepbi...

 

                       Zuk, oi Lide!, Telepo'ren

               Larrosa-lepogain ta ezko-besoak

                       Goretzean, ai! gibelak

               Dirakit, beaztun gaitzez anpatua.

 

          5           Oraindik ez sen ez margo,

               Ez dut toki onik: masail-bera darit

                       Malkozko ari ixilkorra.

               Ene barne-sua azalduz, txit sorra.

 

                       Dirakit, lepo zuriak

        10   Narda ba'dizkitzu ardozko liskarrak;

                       Naiz gazte beroren batek

               Agin-aztar iraunkorrez beztu zure ezpaiñak.

 

                       Jakin nai baldin ba'duzu,

               Ez uste betikoz maiteko zaitunik

        15           Venu'k goxo-muiña jar zun

               Pa leunak kutsutu zitunak, zatarrik.

 

                       Eun aldiz zoritsuago

               Estun etengabez loturik daudenak;

                       Ots, egun aundi aurretik

        20   Espez maitasuna ausi ez dutenak!

 

OARRAK. — 2. Larrosazko lepogain, au da, ederra; ezko edo argizagiak bi gauza ditu: zuritasuna ta dirdira. — 5. Gizonak, sumindu ezkero, ez du senik, ez margorik; abere antzo jarri oi da. — 10. Erromatar gazte artean maiz sortzen ziran asarre ta iskanbillak, ardao geiegi edanetik.

 

 

XIV. Erkalari

 

GAIA: Antz-irudizko oda. Erromarrak naiko guda ta eztabaida izan ditute anai artean, naikoa ekaitz eta aize-eraso gordin ta zakar. Berrien berri arako gertatu? Ezpei olakorik egin Laterri-ontziak; ez du arraunik, masta gabe ta endaitz erdi autsi, zer egingo uin-besoetan? Oialak ere urratuta, jainkorik ez laguntzeko, ez nori oles egin. Iges begi aizeen kolkotik ela Ziklade-ugarte arriskutsutik.

 

                        O navis! Referent in mare...

 

Oi ontzi! itxasora berriz ere uin-zear?

        Ene! zer dagizu? Zaude kaian geldi.

                Ez ote dakusu ongi

                Arraun-uts saiets-aldea?

5         Ego-aize-jasak masta du autsia,

Ta ez al dantzuzu ardatzen adia?

Nola, ba, lokarri gabe,

Kresal-erauntsia zaildu?

               Zapi osorik ez, ez jaunik deitzeko,

        10   Berriz zoritxarpe, zer zuk, ai! egingo?

                Naiz izan Ponto'ko lerra,

                Oian ospetsuko seme,

        Naiz-ta zeure endako ta izenak arrotu,

        Itxastar uzkurrak txopa margoztutan

15                Ez du itxaro. Zur zabiltz zu,

                Aize-par nai ez ba'duzu.

        Len lor gogaikarri, orain kezka ta nai,

        Ez gutxi, zatzaidan orrek! Alde, otoi,

                Ziklade argietako

26                Olatu nasietatik.

 

OARRAK. — 9. Ez jaun edo jainkorik, Apol, Kastor, Polux edo besteren bat, deitu-orduan laguntza emateko. Aintzañako ontziak txopetan eraman oi zituzten onako jainkoen irudiak, ezaugarritzat eta laguntza-zurrian. — 11. Ponto basoetako ler-zura zan onena ontzigiñarako. — 13. Erromarrak, beuren gardia, Marte ta Venu zituzten sortzaille. — 19. Gizaldiak zear, Ziklade-ugartea ureztatzen zun itxasoa galzoriz betea zan oso. Argitsua batez ere, ango mendiak atxuriz aberats ziralako.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.