L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 III (1959-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Bertsolariaren nortasuna

 

Zeleta

 

        Lekuona'tar Imanol euskalzale jakitunak bere «LITERATURA ORAL EUSKERIKA» izeneko idazti guztiz irakurgarrian argiro adierazten digunez, orain 400 orte ingururarte edo gure izkuntza, EUSKERA, libururatua izan zan arte, bertso-bidez baizik etzan ezagutua Euskal-Elerti, Literatura. Bertsoen bidez adierazten bait ziran garai artararte gure errietako gertakunik adierazgarrienak. Izate au, Lekuona jaunak zabalkiro agertzen digu aitaturiko idazti aipagarrian, eta guztiz egiztu Aita Zabala josulagunak erriz-erri, etxez-etxe ta baserriz-baserri bilduak ditun millaka ta millaka era eta gai-guztitako bertsodun paper-zarrak.

        Bertsolariak ziran, egiz, euskeraz idazten etzan garaiko berri-emale, eta bertso aien bidez dakizkigu, gaur, garai aietako gertakunik jakingarrienak.

        Orduko bertsolariak, jakiña!, ikas-jakintza gabeak ziran. Orain bi eratakoak ditugu ordea: eskolatuak eta eskolagabeak, Lekuona azkarrak egoki asko adierazten digun bezela «BASARRI'REN BERTSO-SOR.TA» liburutxoari ezarririko itzaurrean.

«Askotan ikusi izan degu —dio Lekuona jaunak— nor edo nor, bertsolariari buruz lantua jotzen: Tamala, lastima aundia dala, alegia, orrelako etorria duten gizonak eskolagabeak izatea...! Olakoen iritziz, bertsolaria eskolatua ba'litz, askotaz ere obea litzake. Askotaz ere bertso obeak egingo lituzke». Baiña bertsolariak badu alako ZER bat, eskolatuen artean izaten ez dana, eta ontaz gure idazle argiak dio: «Ez EZIN izan litekealako. IZAN oi ez dalako baizik. Eta bildur izatekoa da, bertsolari jatorrak eskolatzen astean, alako ZER ori galtzea ...» Eta bereala gure idazle bikaiñak galdera jakingarri abetxek egiten ditu berridazten ari geran bere idazlan txalogarrian:

«Zer da, ordea, ZER eri?, bertsolarien ZER berezi ori? Ez da errez esaten», dio, eta darrai: «Gatza?, bizitasuna?, azkartasuna?, zorroztasuna? Nik al dakit: JATORTASUNA, BERTSOLARITASUNA... Dana-dala —dio— letradun poetak, gutxitan izan oi duten ZERBAIT. Egoki esana!

        Eta oiek orrela dirala, ona nik orain beste galdera bat: ZERTATIK eta NOLAZ datorkio gatz, grazi, bixitasun, azkartasun, zorroztasun eta adimen arrigarrizko ori gure bertsolariari? Nere aldetik ez daukat deus esan bearrik. Gaiari buruz, ezin obeki, ona emen bertso-gaietan jakitunetako bat degun Onaindia Aba ezagunak zer esaten digun berak Arrese eta Beitia'ren «OLERKIAK» izeneko libura mardulari ezarririko itzaurrean:

        «Iparragirre'k «ZORATURIKAN ZABAL-ZABALIK BEGIAK». Orra or, —dio— Euskalerria irudi-leku, ezin bestelakoa. Or zerk adimen arrotu, or ahapaldi gartsuak zerekin jantzi, lora-pitxiak nun ebaki. Iturri ortara jo zuten gure antziñako bertsolari ixillak; baita gaurko bertsolari ta olerkari jator eta egiazkoak ere».

        Eta Onaindia Abaren iritzi arteza indartzera ba'letorkigu bezela, ona zer dioskun Etxagarai'tar Karmelo idazle ospetsuak:

«Batzuk idazti edo liburuetan ikasten deguna, beste batzuk Jaungoikoak gure begien aurrean ipiñi dizkigun zelai, baso, txara-txistor, arkaitz eta leize-zulo, itxaso-zabal, ots-garbi ta lañoetan ikusten dute eta ortik datorkie, bertsoetarako gaitasuna. Gure jakiteaz —dio idazle aundiak— ez degu geiegi arrotu bear. Guk liburuen aurrean urte asko igaro ta gero ere ez dakizkigun gauza asko dakizki goizetik gabera lurrari aberastasuna atera-naiean dabillen baserritarrak, bere artaldearen ondoren dabillen artzaiak. Eta baserritar au, artzai au, berez buru-azkarra danean, orduan maiz arrituko gera bere ateraldi zorrotzekin.»

        Ze egi aundi ta jakingarria, Etxegarai jaunak ontaz diguna!

        Izan ere, alaxe da, eta, arrigarrizko goi-argitasuna dute, ikusaldiaren esanaia itz-lauz naiz itz-neurtuz egoki ta entzungarriro adierazteko, gare artzai eta bertsolariak. Berezko doai berezi orretxek ornitzen du, iñolaz ere, bertsolari aren adimena.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.