Eztagonaren ereilea
Meabe'tar Tomas
euskaratzailea: Otsalar
Galetsitako aizezko-errota zar baten egoak ikusi ditut mugitzen.
Nekazari bat dakus ereingo ba-lukean arituz. Soilki ta astiro, bere bularrak eguzkiz gorriturik, ortotzik ta oñetatik odola dariola zijoan; erri alderunzko gain batetik, besoeri zerutik lurreruntz eragiñaz. Eskuetara begiratu nion: utsik zituan!
Nor da? galdetu nion militar bati.
Ero bat erantzun zidan.
Eta nik pentsatu nuan:
Doetsuak beren erokerian paketsu diran aiek! Doetsuak erokeriak artuta ere zindo agertzen diran aiek! Doetsuak oraindiok esku utsez ere, maitale, berenkautan bakarrik dagoana ereitzen duten aiek!
Gero, nere eskuetara begiratuz, ito bear ninduan tristura-larriz esan nuan:
Ta nik? Ta besteak?
Eta, militarrari bizkarra emanaz, txapela kendu nuan, atsekabez, ereile eroaren aurrekaldean.
Galetsitako errota gaxoa, mugitu zaitez pakean!
|