Loraen ikastola
R. Tagore
euskaratzailea: I
Bagillean, euria zaparradaka ta odei baltzak marru-otsez zeru zear dabiltzanean, eta sortaldeko aizea, basamortuan bustita, banbu-adar artean txirula jotera datorrenean, bertatiko iskanbillez agertzen dira lorak, nundik jakin ez; eta gero, dantzaka asten yatzuz, bedar gaiñean, poz-dardar ta zorozka.
Amatxo: lorak, nik uste, lurpeko ikastolaren batera joango dira, ezta alan? An, atea itxirik, ikasgaiak ikasiko dituez. Eta ordua baiño len jolasketara urten nai ba'dabe, euren irakasle andereñoak bazter baten ipiñiko ditu belauniko. Baiña, euriak datozanean, areik bai jai-egun ederra!
Ara, karrask-ots bizian dabiltz adarrak zugaztian; ostoak murmur dagie aize zoroak astinduta; trumoi-odeiak ta txaloka diardue euren esku zakarrak gora ta beera... Lora neskatillak, barriz, landara doiaz arin, gorri ta ori ta zuri jantzirik...
Entzuizu, ama: lorak zeruan eukiko dabe euren etxea, izarrakaz, ezta alan? Begira, bestela, arein gora-nai leiatsua! Eta zuk ezetz jakin, zergaitik doiazan ain bizkor! Nik bai, ba-dakit! Besuak nori luzatzen dautseezan be, bai, ba-dakit nik. Lorak be ama bat daukie, nik zu zaukadan lez.
|