Horati'ren odak
Horati
euskaratzailea: Aita Onaindia
XXIX. Iki'ri
GAIA: Iki au, leia tirriz ta lutaro pilosopigaietan murgildua zenun; baiña, gerora, iritziz aldaturik, eta bear bada, txanpon batzuk eskuratzeko asmuz, Sortaldera zijoan gudari-talde baten egokitu zan. Orati'k, gatz-ozpiñez, akar dagio ustekabeko aldakuntzagatik.
Atzerritarren diruzale zera diotsa, ta etsaiekin gudukatzera zoaz. Baiña gero, zein neskatx edo mutil zure morroi izango? Au naiz ori ezintzat jotzen dut nik, zu bada, jakintzale trebe zerala ere, gudari jazten zera.
Icci, beatis nunc Arabum, invides...
Orain, Iki, Arabi ogasun doneak
Txibiz zauzkate ta latz dituzu artu nai
Iñoiz goitu gabeko Sabar erregeak
Ta Medotar zuhurra katetan ipiñi.
5 Baiña, nungo neskatxek otseinduko zaitu
Gudaldian senarra sakail ba'diozu?
Zein mutil ille igurtzik beteko dizkizu
Xurgatzeko txangillak zaur'jauregi barru,
Seretar gezi meeak sita-uztaiz jaurtzen
10 Ikasi ezkero? Lats ariñak, nork uka,
Mendi goienetara ausarditsu igo,
Baita Tiber ere etor litekela atzeka?
Zuk be baituzu alda nai, obe bearrez,
Nainun erosi Paneki idazti ospetsu,
15 Baita Sokrate'n etxe oso leiñargitsu.
Espaiñar soin-babeski latz medarren ordez?
Oarrak. Uste zanez, arabitar aberaskiak zeuzkana zoriontsu egin oi zuten. Gaza zan izan Persi'ko erregeen altxorra. 2. Txibiz, ots, bekaitzez, ondamuz, inbidiz. 3. Izan ere, erromarrak etziran egundo eldu urre ta lurriñez aberats ziran Sabea deritzan Arabi zoriontsuko alderdietaraño. H. Paneki, jakinzale estoikarra, Rodas'en jaio zan ta Atenai'n il, III'garren urtean; edonun erosi zeitekezan aren liburuak. 16. Kordoba'ko larruak ospe aundia zuten.
|