Epaillea
R. Tagore
euskaratzailea: Kurtzulu
Esan beragaitik nai dozuna, baiña zuk eta iñok baiño obeto dakidaz nik neure umearen utsak.
Ez dautsat gura ona dalako, ezpabere neure semea dalako. Eta zelan jakingo dozu zuk bera noraiñoko ogasun dan, bere on-egiñak dagizan utsakaz aztatu edo neurritu nai ba'dozuz? Zigortu bear dodanean, iñoiz baiño neureago dot. Negar eragiten dautsodanean, neure biotzak be beragaz batera negar egiten dau.
Neuk daukat bakarrik eskubidea bera salatu nai nekalduteko, maite dauanak bakarrik zigortu leike-ta.
|