L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 IV (1960-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Amabiak

 

R. Tagore

euskaratzailea: Kurtzulu

 

Ama, nik ez dot geiago ikasi nai! Goiz guztian liburu onegaz!

        Amabiak baiño ez dirala diñozu. Bedi, baiña areago ez ba'litz be, begira: zuk ez al dakizu, eguerdira ezkero, arrastia dana?

        Niri oso errez yat eguzkia an arroz-sail aren atzenean dagoala iruditzea, bai ta arrantzale zarra urtegi ondoan dabillela be, aparitarako bedartzar billa.

        Ara, nik begi biak itxi ta madarraren itzala gero ta baltzago begitantzen yat, idoi edo potzuko ura be baltz-dizditsu biurtu da.

        Gabaz be amabiak izan ba'daitekez, zergaitik gau ez izan amabietan?

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.