Oldozketan
Amado Nervo
euskaratzailea: O.
Itzez baizik gogapenik izan ezin dugun ezkero, barne-itzez baiño izan diteken gogorakizunik asmatu al ezin dugun ezkero, animarik baldin ba'da, onek, aldiz nai tokiz kanpora ere, beraren izkeran izango ditu bere gogapenak, pentsamentuak. Beraz, gogo espaiñarrak, prantsesak, ingelesak legokez... gogozko aberritasunak, izkera baita aberriaren oiñarri edo estuntza beiñik-bein.
Olerti lirikua duzu animaren benetako oiu. Noiztik ote? Anima bere baitan ager-azi ta azaltzeko aiña danetik. Anima duzu min dana, gauzaen iraunkor-ezagatik, maitasunaren utsalagatik, bizitzaren laburtasunagatik, edo ingurumari duen guztia ondatzen ikusiaz, alaka ari dana. Bera betikor izan.
Jainkotasunaren eramatzaille duzu gizona. Eta badira eramatzaille onak: Gizuren eta done. Bai ta ba-dira txarrak ere, tximist-indarrarentzat leiarra ta kautxo bezela: aberats berekoi ta
ezjakiñak, erri-ondatzailleak...
Jesus oliamendiko baratzean atzeman eta loturik, apaiz nagusiarenera zeramatelarik, Aren ikasleak, Markos deunak dionez (MK., XIV, 50-52), Ura utzi ta iges egin zuten. Soin utsean izara bat besterik ez zeraman gaztetxo bat soilki zerraion. Zaiak atzi nai zuten; baiña ark, izara aien esku artean utzirik, iges egin zien larru
gorri.
Beti, aitor dutanez, matasatu nau, beste ikasleak Jesus utzi ta iges egin zuten bitartean, Ari jarrai joan zitzaion gazte izkututsu onek... Nor ote dugu? Ebanjelioak ez diosku tautik ere. Maite zuen bat, noski...
|