Onesanak
Gabriel y Galan
euskaratzailea: L.B.
Mari, utzi zan jarduna,
ezkongai neska gazteak
eztiñ egon bear kalean
eguzkik jotzen eztula.
Sua egiñ zain itzali,
ta ire izketa-lagun
mutill orri, ari zaizkon
gari jaten asto ta idi.
Illun-nabarra badator
ta zingira putzuetan
igelak ditun kantetan
da txoriak basoan lo.
Angelus kanpaiak joak,
sukaldera adi, arren,
gaizki esan ez dezaten
marmalarien aoak.
Illuna oi den izandu
ordu arrixkutsuena,
asko galdu dituena
ta emakumeak ondatu.
Begira, neska gaztea,
atsalde sargori onek
gau-ozkirri balekarke
edertasunez betea...
Oar zan argal dirala
i bezelakoen indarrak;
gari berrien aleak
mezogi-gai ditezkela.
Mutilla daukan aurrean,
anai-arrebak urruti,
griña txarrak piztu nairik,
illargi, berriz, ilberan.
Lastometa oien artetik
ez den errez ertetzea
oztopo egin gabea
etorritako bidetik.
Gazte orrek bazioken
entzungo balit jardun au,
bekaitzak artu ote naun
ta asarre egingo liguke.
Maitemiñak itxututa
ezbailiken ikusiko
ez naukela ni mutiko
ederrak lilluratua.
Ua, Maritxu, etxera
beranduegi baño len,
gauibillerak eztiñe
ekartzen gauz onik eta.
Gautxorien ondorenak
askotan izan oi ditun
izen-galdu, anima itun,
sortuaz negarbideak.
Zarren esanak entzunaz,
ez adi egon larrañean
egunargiz eztenean
t-etxera adi illunaz.
|