Horati'ren odak
(III'garren sailla)
Horati
euskaratzailea: A. Onaindia
VI. Erromarrei
GAIA: Kristo'ren aurreko 28'garren urtea zan. August, erromarren buruzagia, zoli ta ajolatsu zebillen bere menpekoen oitura ta ekanduak berriztatu nairik, oso eroriak baitzeuden garai artan. Ortarako jauretxe jausiak dotoretu ta berriak jasotzeko lanean aspertu gabe ari zan: gizarteko legeak, eta batez ere ezkontzari buruzkoak, indar-berritu zitun. Egikizun ontan Orati'k laguntzen dio bere lirakin. Geroak, izan ere, nor eztu kezkaraziko? Ta gaztedia dugu geroaren itxarokizun. Eta zer ekarriko du, zer emanen du gaizki azitako gaztediak? Bada-ezpadako gurasoak azitako gazteak zeuzkan Orati'k bere begi aurrean, oda eder au idazterakoan batez ere. Zertan ote dugu osabidea? Aurretikoen oitura zindoetara itzuli, ta aiek zaintzean. Aldiak oro galdu oi du. Gure aitonak eta asabak baiño txarrago gera, ta gure seme-alabak gu baiño okerragoak izango dira. Lenari eutsi bearra daukagu.
Delicia maiorum immeritus lues...
Errurik gabe, erromar, dituzu txautuko
Asaben oker-utsak, jainko-jauretxeak
T'opamai jausi ta ke beltzak
Loitu irudiak osa arteño.
5 Jainko-peko baitzera, ortik zuk agintzen:
Ortik asipen oro, orri egotz azken
Ortik asipen oro, orri egotz azken.
Jainkoak ezetsiz zaizkigun
Gaitz asko sar Esperi itsean.
Lendik ere Manes ta Pakor'ek, bi aldiz,
10 Gur'oldar zorigeak burrukan zituzten
Azpira, beren idun pitxi
Txurrei berriago bat jantziz.
Doi-doi uria, matxiñadaz arturik Dako'k
Eta Etiop'arrak, garbitu ziguten;
15 Ura, ontzitan izugarri,
Obea au gezia jaurtitzen.
Aldiak, gaitz-ama on, lenen ezkontz-oiak
Loitu zizkigun, seme t'etxeak ere bai;
Iturri ark emaniko loiak
20 Aberri ta urira ixur ziran.
Janiar dantza nai du neskatx zoiak jakin,
Ta gogo biziakin da saiatzen ortan;
Oraindik orpo samur, maite
Loiak dakarkizki gogotan.
25 Senarraren ardo-mai saiets ere laztan
Gaztegoak billatzen ditu ta ixillean
Galazi atsak ematean
Argia il arte ezin du itxaron;
Bai, esangin ta argitan, senarrak dakila
30 Jeiki ta otseiñari naiz izen-txar erosle
Bikain espaiñar ontzi-buru
Danari dei dagio satsu.
Etzun guraso oietaz sortu gaztediak
Puni-odol tantotan kresala gorritu,
35 Ez Pirro ta Antiok aundia
Ta Anibal gordiña goititu;
Bai, ordez, oian-gizon enda errotuak
Sabin-aitzurrez lurra iraultzen zekinak,
Ta ama zeatz kementsu batek
40 Esanera erakarriak,
Eguzkiak mendien gerizea aldatu
Ta idi gurdiz ibilki aulduak, uztarge,
Atsarte eztia ekartordu,
Zur-sortak igaroz eziak,
45 Zer eztu gutxitu egun galgarriak?
Aiten aroak txarrago aitonena baiño
Gaiztoago egin ginduan;
Ta guk ustelago emango.
Oarrak. 3. Oparietako keak jainkoen irudiak beltzitu egin oi zitun, jauretxetako armaetan. Baita aitu liteke gizarteko burrukaz loiturik zeudela ere. 5. Munduaren jabe zera, jainkoen esanera bizi zeralako. 8. Emen Itali da, ez Espaiña; orrela deitzen zioten gerkarrak, beren sartaldera zegon-eta. 9. Mones partarrak, Karres'en, Kraso garaitu zun 53'garren urtean: eta Pakor, Orode erregearen semeak esku artu zun Dekidi Saxa azpiratu zuten burrukaldian, 40'garren urtean. 13. Dakitarrak eta etiopiarrak ziran Antoni'ren gudarosteko saillik aundienak; eta garai artan bildur ziran Erroma'n, bi erri auek euren aurka jaikiko ziralakoan. 21. Joniarrak, lendabizi Grezi'ko, gero Asia Txiki'ko, nasai ta limuri bizi ziran. 34. Lenengo punikar gudua aitatzen da emen, kartagotarrak, azkenengo burrukaldian bakarrik, Sikili ondoan 120 ontzi baiño geiago galdu zituztenekoa. 35. Pirro, Epiro'ko erregea, 275'garren urtean tarentindarrei laguntzera Itali'ra eldu ta azkenez M. Kuri Dentatu'k urrutirazi zuna. Antiok aundia, ordea, 223'tik 187'ra Siri'ko errege izan zan; Anibal'i aterpea eman zion, baiña geroago Sifo mendi oiñean L. Eskipion'ek banatu zun, Magnesia'tik urre. 39. Sabellis ligonibus, sabindarren gisako aitzurrez, ots, edozein alor-tramankuluz. 42. Eguzkia etzatzean, itzalak aundiagotzen; baita aldatzen ere, arrats-beran sortalderantza jaurtitzen baititu goizean sartaldera zijoaztenak.
VII. Asteri'ri
GAIA: Asteri, Gige'ren emaztea, atsekabetan dago, senarra Erroma'tik Bitini'ra salerosketan joan zitzaiolako; negar dagi, batez ere, bere leikide Kloe'k txutxu espatsu bait-dakar. Orati'k bere erara poztu nai du, Gige'ren leialtasuna bateztu ta ager-arazirik: udaberria eltzerakoan, len bezin gotor ta atxikia itzuliko zaio; arriskuak izanik ere, ezta oietan eroriko. Berak, bai, ba-du bere burua zaindu bearra, Enipeu auzoko arriskutsuagandik bereziki. Itxi etxeko atea illunkeran, eta ez urbildu leiora aren gau-soiñu lillurakorrak entzuteko: begi-belarriekin, kontuz.
Quid fles, Asterie, quem tibi candidi...
Zerren negar, Asteri, beti itzeko zaizun
Gige mutillagatik? Uda astez dizute
Aizeño otzanak itzuliko,
Tinar saleroskitan naro.
5 Auntz-izar geldigaitza igaro ondorean,
Orik'era eraman zizun egoeak;
Geroztik lo gabe, negar uts,
Daramazki gaualdi otzak.
Arrotz kezkatiaren geznariak gero
10 Eun eraz zirikatzen du, Kloe'z irrikan,
Zuk besteko suaz erretzen
Dala gaixoa esanikan.
Pretu siñist-erreza emazte malmutzak
Nola atzi zun diotsa, gezurrezko gaizkiz,
15 Beleroponte garbiari
Eriotza eldu-eraziz.
Suleizan jausi-zori egon zala Peleu,
Magnesar Ipolite'gandik txau igestean,
Maltzur-ontzi pekaturako
20 Jazoak edesten dizkio.
Baiña, alperrik; Ikar'ko aitzak bezin gorra
Aditzen dio, ala ere oso. Baiña,
Lar eder ez dakizun auzo
Duzun Enipeu, izan kontua:
25 Ez dekusgu, alere, ark aiña dakinik
Gudu-zelain zaldia trebe makur-azten;
Tuskar ibaia, berriz, eztu iñork
Ziztu berdiñez igarotzen.
Gabaz erts etxea, t'ez zaitez leioratu
30 Txirul buperaren ots leuna entzutean;
Ta lakar iraun zazu sarri
«Ankerño» iñork esatean.
Oarrak. 4. Tinarrak, Trazi'ko erriak ziran, eta Bitini'k ortik artzen du bere izena; gaur Anatoli deritzaio. Itxas Beltzeko ur-ertzetan eta Asia Txiki'ko barrusaldeetan bizi ziran gerkar talde aberats guztiak ementxe zeukaten garai artan beren salerosketa tokia. Bertotik ekarri oi ziran miesa margoztuak, aizto ta sastakiak, baita Katul'ek, Varron'ek eta Mokena'k goraipaturiko erestun ederrak ere. 5. Auntz-izar au, burtzaiñaren eskumako sorbaldan agertzen zaizu, iraillaren azkeneruntz. 6. Orik, gaur Eriko, Epira'ko kaia. 13. Protu, Argosto'ko errege'ren emazte Antea'k, bera atzipetu nai zuelakoa zabaldurik, salatu egin zun Beleroponte, azpi-jokozko salakuntzaz nunbait. 17. Peleu, Akileu'ren aita, Akastu Magnesi'ko erregeren emazte Ipalite'k salatu zun, bere dedua orbandu nai ziola-ta. 21. Ikar, Atika'ko itxas-artea, izaro ta arkaitzez beteta. 27. Tuskar ibaia, ots, Tiber, Toskana'n baitauka bere sorburua.
|