Au egun ain luzea
Leon Felipe
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Au egun ain luzea
eta, au bide ain latza,
ain luzea da dana, ain luzea,
ain luzea dan-dana, eta, ain latza!
Zeruan dakust iltzatua
eguzki sutsu eta, goitua,
Lurra dana da lautada bat, lautada, lautada bat
eta, lautada ortan... zugatz bat ere ez.
Ain nekatua nua
oldoztuz itzalperen bat nun ote dan,
atsedena nai det, atsedena, atsedena besterik ez.
Lo egin! Eta, berdin-berdin zait izan
bai lizarpe edo, nekosta baten azpian.
|