L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1967 III-IV Geldi ta itsu (1967-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Maite eresi betikorra

 

Julio Florez

euskaratzailea: Igotz

 

Orro dagi itxasoak, kizkurtu ta aunditu;

illazkia, argi-txori, egarako gertu;

ta arpegia altxatzeko leiar-liparrean,

pa eiñaz itxasori gorantza doa uzu.

 

T'ekaitzak ok oi ditun bidutzi mukerrak,

beera ta gora aziaz beti dabillenak,

aren txera nabaituz asperenka dago...,

ta bere aitz-kaiolan dagiz zirgit leunak.

 

Gizaldiak gizaldi, aspaldi batetik,

maitez dardar dagie udako gauetan;

«arek» bere dirdirak damotsoz ederrik,

«onek», pitxi-koralak eskintzen uretan.

 

Maitale zar minduok, arroarren puztuz,

maite-miñak dabiltzaz alkarri agertuz;

«arek» dirautso «maite zaitut» bere islatan,

ta «onek» ots «laztantxo» bere orroetan.

 

Loa dakartso «arek» bere argi utsez,

ta itxasoak betikor oiuz dau urrungatzen;

bere joran-samiñak dautsoz iragarten

mugagean ots zakar dagian abotsez.

 

«Ak», laru baizen zurbil, dantzutso ta, igonik,

maitez itz dago zerutar izkeran,

ta laiñoen atzean mosua estaliz

dardarka barrun daukon miña dau gordetan.

 

Bere maitasuna ba-daki eziñ dana;

itxasoak artzen daula galtzarro kolokan,

ta trumoiak ots dagin bidutzi oztiñan

leiar igikorrean begitzen da bera.

 

Ta, mendi-sail otz atzetik, beerantza jastean

itxasok ots: «Erreten nago zure sutan!

Etzaitez, ene izar, ain arin etzan!

Ene izar kutun ori, ezaitez joan, ez!

 

Sista bat, arren!... Goza eidazu kirats au,

busti bait-nozu zeure ortzi-argi mean!

Etzaitez joan!... Aratz ez dakusu ñirñir

zure iduria ene errai oztiñean?»

 

Eta «ak» intziri, bere gogaldi eroan:

«Eriok nau nun-naitik esiz inguratzen!»

Ta ezin naz gelditu, ene bidutzia!

Iltzear gaixoari izan errukia!

 

Azken lera-mosua dautzut bialduten;

nire atzen erlantza zure mosuz batzen!...»

Ta usguneko aizaro sakonetan otsik,

illotz biurturikan, jausten da bertatik.

 

Ordun itxasok, buru batetik bestera,

bere erostazko bagak izur itzultzean,

mugage, itun, babesik bako ta bakarti,

urertzak dauz beteten bere negarrean.

 

Ta illargi zuriaren oiñatz dizditsuak

oial illun arteko begi emotean,

iñartsi-miñez dardar dagie izarkiak

zerupeko eremu bakar sakonean.

 

Dana ixill!... Lo itxasoak eta akar-esatean

eztau bere basakar gedarrez gogaitzen,

ta ames dagi illargia dauala mosutzen

gauaren galtzarreko ezkonoe baltzean!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.