Gure belaunaldiko onenai
Evtuchenko
euskaratzailea: Igotz
Gure belaunaldiko onen zarienok,
ernetze ori amaitu bearra daukazue.
Etzaiteze, gero, agortuz erre.
Iñok be ezpei ikusi al izan
zuetariko bat zoritxarpean makur.
Guztiz bestera izango da,
sendo ta alkartuak nai zaituedaz.
Zuok, onen zarienok,
arpegia emon bear dozue.
Euzki aurre, begiak ñirñir
kantauko dozue,
baiña ezbear ta miñak be
eukiko dozuez...
Gora kemena!
Gora burruka!
Ar nagizue zeuekaz eraso egiteko,
ez egidazue arpegira ezer bota.
Zuok, belaunaldiko onen zarienok
adartzat artu nagizue.
Neuk joko dot eraso-zantzua,
nota bat be uts-egin barik,
ta arnas barik geratuko ba'nintz,
adar ordez zizpa artuko neuke.
Eta ia ezer egiteke
jausten ba'naz be,
zuen ezpan bortitzak
ikutu daiela nire bekokia.
|