L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 I-II Bakardade (1968-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Jazoten yatana

 

Evtuchenko

euskaratzailea: Igotz

 

        Olerki au, Bela Ajmadulina'ri, bere emazteari zuzendua da. Evtuchenko'k sarri aitatzen dau bere olerkietan Bela izena. Ta emakume au be olerkari dozu, ta bere senarragaz batera, sobietar poeta gazteen taldekoa.

 

Jazoten yatana da

adiskide zarra ez datorrela orain

ni ikustera;

baiña ba-datorkit, zarata gogaikarriz,

beste era bateko jentea.

Eta bera be

ortik zear doa, nok jakin nora,

beste jente-modu batzukaz

eta konturatzen da bera,

ta gure atzez-atze ibiltea ulergaitz da,

ta ez dagigu alkar oiñazetu baiño.

 

Jazoten yatana da

etorri bear leukena ez datorkidala,

sorbaldan jarten daustaz eskuak

eta bestea ostu egiten dausta.

Baiña esaidazu,

Jainko maitearren,

zelako sorbalda gaiñean

jarriko dauz besteak bere eskuak?

Ostu egin eusten a bere,

aspertzeko, lapurretan asiko yat.

Eztau beingo-beingoan egingo,

baiña, barruaz burrukan bizi ezkero,

igarri barik ezarriko dauz bere begiak

arrotz baten gaiñean.

 

Zenbat lokarri alper, kiriotsu, geixoti,

zenbat bear-eztako adiskidetasun!

Nun nik babesa aurkituko ete?

Zatoz, zareana zarealako ori, ta ausi

pertsona arrotzen alkartasuna,

kideko arimen banakuntza!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.