Bolibar
Migel Anjel Asturias
euskaratzailea: Igotz
Guatemalatar idazle au igaz, 1967'an, irurogeta zortzi urte egitean ain zuzen, Nobel sariz omendua izan zan. 1899'garrenean Guatemala'n jaioa da. Eskugoa ta aberrian ikasi ondoren, Sorbona'ra aldatu zan bere ikaskizunak geitu ta obeto sakontzearren; emen, garai artan Amerika'ko erlejiño zarrai buruz Georges Reynaud maixuak emondako saioaldiak jarraitu zitun.
1918'an asi eban bere literatura karrera, arrezkero guztian egunerokoetan idazteari batez be sekuia laga barik. Olerki, ipuin, nobela ta antnerki, sail guztiotan gaiñ-gaiñeko idazlea dogu Migel Anjel Asturias, espaiñeraz gaur Amerika'k daukan apain-jantzienetarikoa nunbait.
Onek dituzu bere libururik garrantzitsuenak: 1) Olerki saillean: «Sien de alondra», «Rayito de luna». «Alclazan» eta «Mensajes indios»; 2) Ipuin saillean: «El espejo de Lida Sal» eta «Leyendas de Guatemala», espaiñarrak ara orduko maiak euken bizimodu ta kultura goratuaz; 3) Nobela-saillean: «El señor presidente» (1946), diktaduren aurkako txibit-erabilte gordiña, «Viento fuerte» (1951) ta «El Papa Verde», zozialak biak, «Hombres de maiz» (1952), Guatemaia'ko gizasemeak, lurrak eta mituak goretsiaz, eta «Week-end en Guatemala» (1956), politikari buruzko kontakizunak; 4) Teatru saillean: «La audiencia de los confines», eta abar.
Titulu guztiotan, bai mamiñez bai azalez, oso jatorra agertzen yaku Asturias. Aberats, egizale ta dizdiratsu da, edozein ertzetik begiratuta.
Makiña bat bider esan neban
are-bularrezkoa etzala ondartza,
bere zaldia baiño!
Makiña bat bider esan neban
bits-ulezkoak etzirala olatuak,
bere zaldia baiño!
Makiña bat bider esan neban
kaskar klunkarizkoak etzirala itxasaldiak,
bere zaldia baiño!
Makiña bat bider esan neban
izpazter-joaren otsa etzala eustagan,
bere zaldia baiño!
Bimien arrantzaleak, maskorrak
edegiz doaz, ixil-ixilik. Joku bat da,
tristura gaziena ta menpekoena.
Zenbat nakar il! Baia ba-dator
ostarkua bularrean dakarrena,
Eguzki-koloreak eta ikurriñak.
Mugaldez mugalde darabiltza begiak
ta ez dakus itxaso amaigea besterik.
Bular erritar izar-jakintzaz betean
kisket-otsez lez daukaz bere atzamarrak
eta esaera zar doiñuz itz egiten dautse
bitxiakaz uretan ezkontzen diran gizonai.
Garuntegia sabel-zorroa da buruan,
ta aizatu egin bear da esana aurkitzeko,
tanta xau ori! Aizto bat da pentsatzea.
Ta ixil geratzean euren bekokia dantzue
burdiñeak erreta. Txataima?
galdetzen dau ugarteak,
ortz-gorri legorren sokagilleak.
Eta latz-ikara osoz, aiztoa eskuan,
koloniar maskorretan billatzen da
gizonaren askatasuna, bitxi bakana.
Utikan alkondarea,
zaragia ta bizia!
Obiratu barik gelditu ziran ugarte-azurrak...
Eta bitxia? Obe bakarrik iruntsi
bularra orioztuta. Bitxiaz mintzatzen da
buztarria neke izaten asterakoan.
Eta aiztoka. Barriro be aiztoka.
Bolibar amaitzen eztan burruka dozu.
Erlauntz-zati bateko eztia dastatzen dau
ezpanen gozagarri, ta laster txu-egiten.
Naiz-ta argizaizkoa, ezta, ez giltzapean
ez espetxean egiñiko gozorik miazkatu bear,
argizaia bera be naikoa latza baita
beragaz azkeen egunsentia geldirazten bada.
Zergaitik ez dakusaz izarrak? Txamarra
zapitzat dauka, begiak jagoteko,
txiñurri ta urunaren bildur yatzu,
Jainkoaren uruna izarrak baitira
ta txiñurria ezpaita besterik, Bera baiño...
Bekokia zut gora jasorik, zerua ikuskatu
ta ainbat mundu askatu pentsatzea
gauza bat litzateke. Txamarra sakona da
ta lurra askatzea naikoa dau gizonak.
Laiño zurian askatzen dau ao-ugela.
Zaldiaren sarkutzak nabaitzen zitun
zapaloraren pultsuz bere txorkatilletan.
Zergaitik susterren geografi ori
ibai azke bakoitzean ezpatak ba'doaz?
Ikubillak murgil-azo ta ur barrutik
odolak bere errubiak izerditzen dauzan
miin gardenezko galtzairuak atera.
Urtutako izarkien begikara.
Bere gudarien arpas-otsa dantzu.
Zelaitarren pafa jarioa,
euren aztamakilletan sudurrak
daroezala dirudi-ta. Menditarrak,
atsa agin artean usigia daroenak.
Eta arnas-otsen oe bigun onetan,
erri sakonaren bultz-indar gaiñean lez,
lo datza Buruzagia.
|